SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/07/09

Udalak 109.000 euro inbertituko ditu aurten ikastetxeetan

Udalak hirukoiztuko du gastua obretan iazko gastuarekin alderatuta

rss Ezagutzera eman
Udalak 109.000 euro inbertituko ditu aurten ikastetxeetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 109.000 euroko inbertsioa egingo du Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan irakaskuntza ematen den eraikinek dituzten beharrei aurre egiteko. Horrela bada, Sestaoko Udalak hirukoiztu egingo du iaz egindako 35.000 euroko gastua, eta hori aurtengo aurrekontua hobetu direlako.

Obrarik garrantzitsuena Vista Alegre ikastetxe publikoko kirol pabiloiko aldagelak eraberritzea da, horretarako 81.000 euro bideratuko direlarik. Gimnasio honek urteak daramatza ura sartzen dela eta arazoak izaten eta denborak aurrera egin eta 2013/2014 ikasturtean ezinezkoa izan da erabiltzea. Hori dela eta Udalak gimnasioa eraberritzea lehenetsi du.

Gimnasioa eraberritzeaz gain, Udalak beste 15.000 euro erabiliko ditu 8 leiho aldatzen Vista Alegre ikastetxean, aluminio lakatuzkoak jarriz aurreko egurrezkoen ordez eta horrela euria den egunetan filtrazio arazoak  eta antzeman diren bero-ihesak konpontzeko.

Albiz ikastetxe publikoan, Udalak 6.500 euroko inbertsioa egiteko asmoa du 150 metro koadroko azalera iragazgaitzeko eta horrela irakasleen gelan, zuzendariaren bulegoan, tutoretzetan eta sarreran agertu diren hezetasunei aurre egiteko.

Markonzaga ikastetxe publikoan eraikinaren estalkira igarotzeko irteera bat egingo da eta horrela aldiro egin behar teilatuan egin beharreko mantenu lanak egitea erraztuko da. Obra horren kostua 3.500 eurokoa izango da.

Azkenik, beste 3.000 euro erabiliko dira Markonzaga ikastetxe publikoarentzat eta auzo bereko haur-eskolarentzat hiru toldo erosten.

Obra hauek guztiak egiteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 44.000 euroko diru-laguntzak jaso Udalak. Obrak udan zehar egingo dira eta asmoa da irailerako bukatuta egotea, nahiz eta Vista Alegre ikastetxean gimnasioa eraberritzeko lanak, ez diren agian amaituko 2014/2015 ikasturte hasierako lehen egunak arte.