Prentsa Aretoa
2014/07/07
Udalak beste 25 pertsonari eman die etxez etxeko laguntza zerbitzua
Gizarte-ekintza eta Adineko saliak 98.000 euroko inbertsioa egingo du urte bukaerara arte eta ordutegia zabalduko die beste 5 erabiltzaileri
Sestaoko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzua eman die 25 erabiltzaile berriri eta beste 5 erabiltzaileri ordutegia zabaldu die azken egunotan, horretarako eta urte bukaerara arte 98.000 euroko inbertsio eginez.
25 kasu berrien artean, bostek onartua dute Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekotasun egoera. Horien eskabideari baiezkoa ematean, Udalak mendekotasuna duten pertsonen zerrenda hutsik uztea lortu du, egun dagoen araudiak eskatzen duena betez.
Flori Nuñez andreak, Gizarte Ekintza eta Pertsona Nagusiak Arloko Zinegotzia, pozik agertu da dagoeneko 148 herritarri laguntza emateagatik eta Udala egiten ari den "ahalegin ekonomiko handia" azpimarratu du "baliabide urriak dauden egoera batean” kasu berriei erantzun eta horrela zerbitzu honetan dagoen itxarote-zerrenda apur-apurka murriztuz.
Zentzu honetan, Nuñez andreak gogorarazi du 2012an 146 pertsona zeudela itxarote-zerrendan eta onartutako kasu berriei esker gaur egun kopuru hori 85 pertsonakoa izatera pasatu dela. Etorkizunari begira, zinegotziak esan du udazkenean, “udara begira dauden aurreikuspenak betetzen badira eta diru-poltsa txiki bat geratzen bazaigu, kasu berriak onartuko ditugu etxez etxeko laguntza zerbitzuari aurre egiteko aurtengo aurrekontuan onartuta ditugun 1,2 milioi euroak gastatu arte.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14