Prentsa Aretoa
2014/06/23
Sestaoko Udalak Ignacio Zuloaga kalearen eraberritzea bukatu du
Udalak 125.000 euro inbertitu ditu kalea eraberritzeko lanetan
Sestaoko Udalak joan den ostiralean amaitu zituen Ignacio Zuloaga kalea eraberritzeko lanak, eta 125.000 euro inbertitu ditu horretan.
Azken hiru hilabeteetan espaloiak berriz eraiki dira, zenbait atariren sarreran zeuden mailak kenduz, galtzada berriz asfaltatu da eta saneamendu sareak berritu dira, orain 40 urtekoak baitziren. Hurrengo egunetan argiteria publikoa aldatuko da.
Lan hauek bukatuta, Udalak pauso bat gehiago eman du Albiz auzoa modernizatzeko lanean. Ignacio Zuloaga kalea bi patiotan zatitzen da, altuera ezberdineko kotetan kokatuak, eta tunel edo pasabide txiki baten bidez lotzen direnak. Udalak 2011ko udan burutu zituen beheko patioaren urbanizatze lanak, eta 118.081 euro inbertitu zituen lan horietan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14