SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/06/17

Udalak 3.130 metro koadroko gunea hezitu du La Benedictan animalien aisiarako

Txakurrak lotu gabe ibil daitezke eguneko 24 orduetan

rss Ezagutzera eman
Udalak 3.130 metro koadroko gunea hezitu du La Benedictan animalien aisiarako

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 3.150 metro koadroko gunea hesitu du La Benedicta parkean txakurrak lotu gabe ibil daitezen eguneko 24 orduetan. Honekin, Udalak parkeko instalazioak erabiltzen dituzten maskota-jabeen eta gainerako erabiltzaileen interesak uztartu nahi ditu, bakoitzak erabiltzen dituen tokiak argi bereiztuz eta mugatuz.

Udalak txakurrentzako gunea kolore berdeko hesi metaliko batez inguratu eta txakurrek ura edateko iturri bat jarri du eta baita jabeek euren maskoten gorotzak uzteko paperontzia ere.

Txakurgune honen sarreran panel parkea erabiltzeko arauekin. Bertan, gorozkiak biltzea derrigorrezkoa dela, txakurren mugimenduak begiratu behar direla, eta portaera oldarkorra dutenak parketik atera behar direla gogorazten da. Gainera, arriskutsuak izan daitezkeen txakur-arrazek muturrekoa eta lepokoa jarrita egon beharko dute eta halaber debekatu egiten da barruan puntadun lepokoak erabiltzea.