SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/03/20

Udala tratu txarrak eta sexu-erasoak jasan dituzten emakume biktimak artatzeko protokoloa egiten hasi da

Udalak protokoloa uda ostean amaituta egotea espero du

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udala tratu txarrak eta sexu-erasoak jasan dituzten emakume biktimak artatzeko protokoloa egiten hasi da pertsona hauek halako gertaera bat ematen denean jasotzen duten laguntza hobetzeko asmoz.

Flori Núñez Gizarte Ekintza, Pertsona Adinduak eta Berdintasuna Ataleko zinegotziak azaldu duenez, "prozesua ibilbide osoa alderatuko duen koordinaziorako mahai teknikoa eratuz hasi da". Mahai tekniko honetan “parte hartzea baieztatu duten erakunde eta eragile guztiak daude eta Sestaon, une batean edo bestean, indarkeria jasaten duten emakumeei udalerri mailan laguntza ematen dietenak dira”.

Entitateak honako hauek dira: Udala, Berdintasuna, Gizarte Ekintza eta Udaltzaingoaren bidez, Ertzaintza, Barakaldoko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia, Osakidetza eta Neba-Neba elkartea, azken hau Udalak indarkeria jasaten duten emakumeei lagunatza juridikoa eta sikologikoa emateko hitzarmena duen entitatea delako.

Udalak protokoloa uda ostean amaituta egotea espero du. Protokoloa eginda dagoenean mahai politikoa batetiko eta teknikoa bestetik eratuko dira eta hauek protokoloaren jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratuko dira, era egokian funtzionatzen duela bermatuz eta sor daitezkeen traba eta zailtasunetara egokituz.

Josu Bergara alkateak, emakumeei laguntza emateko proiektu honek duen garrantzia azpimarratu du eta gobernu taldeak gai honen inguruan duen konpromisoa erakusten du. Zentzu honetan, alkateak gogorarazi du Sestaok ez duela inoiz izan halako protokolorik, eta beraz hau izango dela lehendabizikoa. “Ezaugarri hauek dituen tresna bat izateko premia ikusi da, ez gaur egun emakumeei ematen zaien laguntza txarra delako, ahalik eta onena izatea nahi dugulako baino, hori dela eta Udaletik gaiarekin zerikusia duten eragile guztiak mahai batean bildu eta lanean hasteko iniziatiba hartu dugu” esan du.