SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/10/16

Ur partzuergoak eta Sestaoko Udalak 2 milioi euro inbertitzeko hitzarmena sinatu dute proiektu berriak gauzatzeko

Egun bizi garen ziurgabetasun ekonomiko une honetan udal askok krisia eta diru eza direla eta, ez dute obra publikoa egiten, Sestao berriz, berri on bat jaso du. Josu Bergara alkateak hitzarmen bat sinatu du Ur Partzuergoarekin. Hitzarmenaren arabera Ur Partzuergoak hiri- berroneratze, efizientzia energetikoa eta erabilerraztasunaren hobekuntzaren gaineko udal proiektuak finantzatuko ditu, bi milioi euro ordainduz.

rss Ezagutzera eman
Ur partzuergoak eta Sestaoko Udalak 2 milioi euro inbertitzeko hitzarmena sinatu dute proiektu berriak gauzatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Ur Partzuergoak dirutza hau Sestaon inbertituko du konpentsazio giza, herri honetan baitago Galindoko araztegia. Azpiegitura hau ezinbestekoa da Bizkaiko saneamendu plana aurrera eramateko, Bilbo-Handiko udalerri guztiei ematen baitu zerbitzua, nahiz eta sortzen dituen eragozpenak bertako inguruan besterik ez dira igartzen.

Ekarpen ekonomiko honi esker udalak gune publikoak modernoagoak bihurtzeko ekintza berriak egin ahalko ditu, biztanleen ongizatea eta bizi kalitatea hobetu dadin. Dagoeneko, hitzarmena alkateak eta Partzuergoko buruak, Ibon Areso, sinatu dute. Beraz, Udalak dirua edozein momentutan erabili dezake obrak ordaintzeko.

Hitzarmenak proiektu bakoitzeko %90 Ur Partzuergoak ordainduko duela agintzen du, eta Udalak gainontzeko %10.

Ur Partzuergoko buruorde izendatu zuten unean Bergarak postu horretatik Sestaoren alde egingo zuela jakinarazi zuen, eta horrela eginten ari dela erakutsi du hilabete hauetan. Bergarak inbertsio hau helarazteaz gain, Partzuergoko zuzendaritza taldearekin batera araztegiak sortzen duen kiratsa eta herrian duen eragina murrizteko obrak kudeatu ditu.

Finantzatuko diren proiektuak

Hiri igogailua Bakea Etxetaldean

Udalak Partzuergoko diruarekin hiri igogailu bat egin nahi du Bakea Etxe-taldean hezi arkitektonikoak kentzeko eta atarietarako sarrera errazteko. Auzo honetan bizi direnek badakite inguru konplexu batean bizitzea zer den. San Diego kaletik Txabarri kalera dauden 30 metro igotzeko malda aldapatsu eta eskailera ugari dago, benetako zigorra zaharrentzat eta mugikortasun urria dutenentzat. Udalak, momentuz, lehengo fasea egingo du, hau da, Txabarri eta Bizkaia kaleak komunikatuko dituen igogailuaren eraikuntza. Igogailu hori martxan jartzea azken udal hauteskundeetan partidu askok bildu zuten promesetariko bat izan zen, eta horien artean gobernu taldeak. Aurreproiektua existitzen da eta laster behin betiko proiektua idaztea kontratatuko da, beraz, obrak 2013urtean zehar egin daitezke.

Las Llanas Zumardiaren konponketa lanak

Denok dakigunez Las Llanas Zumardia oso egoera larrian dago aspalditik. Espaloietako harlauzak apurturik eta altxaturik daude zuhaitzen sustraiek eragiten duten prezioa dela eta. Honek oinezkoek jausteko duten arriskua areagotzen du. Gobernu taldearen arabera kale hau konpontzeko unea da, kiroldegitik Castaños Eraikinaren sarrera arte, hau eginez gero txartoen dagoen zatia konponduko zen. Helburua Zumardia boulebard modernoa bihurtzea da. Dendak dauden espaloia zabalagoa egingo da, dendetako sarrerak errazteko. Kontuan hartuta denbora behar dela proiektua idazteko, obrak datorren urtean egin daitezke. Obra hau herritarrek Udalari aspalditik eskatzen diote. Obra honek herritar askok egunero erabiltzen duten herriko kale nagusienetarikoaren hobekuntza ekarriko du.

Efizientzia energetiko plana udal argiterian

Hitzarmen honi esker udal argiteriaren efizientzia energetiko planaren lehen fasea ere ordainduko da. Proiektu hau Sestaoko auzo desberdinetan zazpi ekipo murriztaile jartzean datza, baita 200 kaleko argitan bonbillak aldatzean. Kontratu hau esleituta dago dagoeneko eta egun gutxitan gauzatzen hasiko da.