Prentsa Aretoa
2012/05/18
Sestaoko Alkateak ama bat eta bere alaba txikiak kalean uztea atzeratu du
Ramón y Cajal kalean ostiral honetarako, maiatzaren 18rako, familia bat kaleratzea aurrez ikusia zegoen eta Josu Bergara Sestaoko alkateak atzeratzea lortu du.
Alkatea etxebizitza bizi den familia botatzea eskatu duen erakunde finantzarioarekin harremanetan jarri da eta gutxienez bi hilabetez prozesua geldiaraztea lortu du.
Astelehenean "Stop Desahucios" plataformak Bergarari ama bat eta bi alaba txiki kalean geldituko zirela ohartarazi zion.
Egoera ezagutu ahala, elkartearekin koordinatuta, alkateak gestioak egin ditu eta oraingoz amaiera zoriontsua izan dute.
Etxebizitza utzi behar zuela ezagutu zuenean, amak ikasturtea amaitu arte gelditzen uztea eskatu zuen, haurrei une honetan ikastetxez aldatzea suposatzen dien eragozpenarengatik. Era berean, berak etxebizitza alokairuan bilatzeko aukera izango zuen, bizitzera joateko.
Alkateak bizilagunak ez kaleratzearen alde gestioak egiten dituen lehenengo aldia ez da. Duela ia urtebete kargura iritsi zenetik, alkateak bitartekari bezala jardun du hainbatetan eta emaitzak kasu batzuetan positiboak izan dira, beste batzuetan, berriz, negatiboak.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14