Prentsa Aretoa
2012/04/26
Sestaoko Udalak kaleratze-prozesuan murgilduak dauden familiei lagunduko die
Sestaoko Udalak aurtengo aurrekontuan 55.000 euroko partida gaitu du gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiei eta, zehatz-mehatz esanda, ohiko etxebizitzetatik kaleratze-prozesuan dauden horiei laguntzeko.
Gobernu-taldeak eskainitako datuen arabera, 2011. urtean udalerrian 50 kaleratze-kasu baino gehiago zenbatu ziren eta bakarrik 2012ko lehenengo lau hilabeteetan jada hogei espediente baino gehiago hasi dira eta bizilagunak beren etxe partikularretatik kaleratzen amai daitezke.
Beraz, gaiak udal-arduradunei kezkak sortzen dizkie, horregatik, aurtengo aurrekontuak negoziatu zirenean, kontratu-obligazioak ezin ordaindu izanagatik etxebizitza utzi behar duten biztanleei laguntzeko partida ekonomikoa gaitzea erabaki zen.
Ekimen honetarako aukeratutako partida aurrekontuan “behar duten familiei beste laguntza batzuk” deritza eta 55.000 euroz hornituta dago. “Zenbateko hori udalerriko beheko aldean premiazko ostatu-aldaketak egiteko erabiltzen ari zen. Urteak igaro ahala, ordea, eta Sestao Berriren lanari esker, bere helburua alda zitekeela ikusi dugu”, azaldu du Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen zinegotziak, Flori Núñezek.
Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen Arloak orain ordenantza bat idatzi behar du eta horretan laguntzak lortzeko irizpideak zehaztu behar ditu, baita kudeatzeko modua arautu ere.
Azkeneko urte honetan kaleratze-kasuei dagokienez, Udalak jada kezka berezia azaldu du; izan ere, alkatea bera erakunde finantzario eta hipotekaren obligazioei aurre egiteko zailtasunak dituzten familien arteko bileratan izan da, udalerriko biztanleentzat konponbide positibo eta itxaropentsuak bilatzeko xedez.
Partida hau abian jartzearekin, EAJ-PNV buru den gobernu-taldeak zailtasun ekonomiko handiko une hauetan Sestaon berriz ere udal-politikari eman nahi dion gizarte-izaera egiaztatu du.
Osoko Bilkuran onartutako mozioa
Hain zuzen ere, apirileko ohiko Osoko Bilkuran EAJ eta PSE udal-taldeek Sestaoko biztanleei eragiten dizkieten kaleratzeak gelditzeari buruz aurkeztutako mozioa onartu da.
Mozio horren bitartez, Udalak Espainiako Gobernuari hipoteka atzeratzeko agindua ematea eskatzen dio; 2008. urtean onartutakoaren ildotik, enplegua galdu edo diru-sarrerak murriztearen ondorioz hipotekaren mailegua ordaindu ezin dutenek etxebizitza ez utzi izan beharra luke helburu, betiere hori ohiko etxebizitza eta jabetza bakarra bada. Udalaren iritziz, atzerapenak behin-behinekoa izan beharko luke, Gorte Nagusiek kaleratzeen arazoa amaitzeko behin betiko erabakia hartzen duten bitartean.
Gainera, Sestaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari berehala bezero hipotekatu eta erakunde finantzarioen artean bitartekaritza-zerbitzua abian jar dezan eskatzen dio. Zerbitzu horrek prozesu horretan murgilduak dauden familiei laguntza eta babesa eskaini behar die, ez ordaintzearen eta hipoteka gauzatzearen egungo arazoari aurre egin ahal izateko. Ildo horri eutsiz, kasu bakoitzean konponbiderik bideragarrienak proposatu beharko ditu.
Mozioaren hirugarren eta azkeneko puntua Udalari berari bideratzen zaio, hain zuzen ere, kaleratze-prozesuan murgilduta dauden pertsonen beharrei, premiei eta larrialdiei erantzuteko aurrekontu-partida gai dezan.
Mozioa EAJ eta PSE udal-taldekoen botoekin onartu da. PP 2. eta 3. puntuen alde azaldu da; bien bitartean, Bildu abstenitu egin da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14