Prentsa Aretoa
2012/04/10
Irristadak saihesteko Sestaok Kuetoko hainbat espaloitan tratamendu irristagaitza aplikatuko du
Oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta, aldi berean, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen eta adinduen irristadak eta eroriak saihesteko, Sestaoko Udalak tratamendu irristagaitza aplikatuko du Kueto auzoko hainbat espaloi-tartetan, tradizioz lursailaren orografia dela-eta, auzokideak pasatzeko zailak baitira, batez ere, euria egiten duenean.
Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak, Leire Fernándezek, azaldutakoaren arabera, produktua Miguel de Cervantes, Autonomía eta Condesa Pardo Bazán kaleetan zehar banatuko da. Hala, jarduera-azalera 350 metro karratukoa izango da. Bilbo motako baldosak dituzten espaloiak dira; baldintza onetan daude, baina kaleen maila-aldaketa dela-eta, egun euritsuetan biztanleentzat arriskutsuak dira.
“Jarduera honi ekin baino lehen, Vía Amézaga eta Manuel Andrés kaleak elkartzen diren puntuan lehenengo esperientzia egin dugu, izandako eroriengatik puntu gatazkatsua baita. Ildo horri jarraiki, emaitzak positiboak izan dira”, adierazi du zinegotziak.
Tratamendu-prozesua baldosak garbitzearekin hasten da, koipe eta zikinkeria guztia ateratzeko. Garbitu ondoren, produktu irristagaitza espaloiaren gainean ihinztatzen da eta oinetakoak hobe heltzeko zimurtasuna sortzen da. Lanak, ziurrenik, apirilean zehar gauez egingo dira, biztanleei eragozpenik txikienak eragiteko. Hala, hurrengo goizean zapaldu ahal izango da.
Produktu irristagaitzak gutxienez hiru urteko bermea du, enpresak adierazitakoari jarraiki.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14