Prentsa Aretoa
2012/03/13
Udalak jendearentzat AmadorPalma parke berritua ireki du
Sestaoko Udalak gaur goizean herritarrentzat Amador Palmako parke berria ireki du, azpian egoiliarrei begira zorupeko aparkalekua eraikitzearen ondorioz eraldaketa ikusgarriaren ondoren.
Los Baños eta Autonomía kaleen artean kokatuta dago eta “boomerang” itxurarekin 2.600 metro karratu hartzen ditu. Mutur batetik besteraino 150 metroko luzera da. Barrutia aurrekoa baino “irisgarriagoa eta modernoagoa da”; adin guztietako pertsonei zerbitzua eskaintzeko, hainbat gunetan banatuta dago. Ildo horri jarraiki, egonaldirako gunea, haurren astialdirako espazioa, adinduek jolas dezaten kantxa txiki bat eta oinezkoentzako ibilbideak gaitu dira. Azkenekoek inguruko kaleak elkartzen dituzte.
“Egungo eta antzinako parkearen artean desberdintasun nabarmenak daude; adibidez, orain kulunkak daude, baita petankan aritzeko eremua eta ping-pongerako mahaia ere. Horiek guztiak lehen ez ziren existitzen", aipatu du udalerriko alkateak, Josu Bergarak, parkean bertan eskaini duen prentsaurrekoan. Halaber, Leire Fernández Obra eta Zerbitzuen ordezkaria bertan izan da.
Obra aprobetxatuz, Autonomía kaleari dagokion tartea, parkearekiko paraleloan doana, berritu da, oso kontserbazio-egoera txarrean baitzegoen. Hala, galtzada-harrien ordez hormigoia jarri da eta, bide batez, auzokideen eskaera zaharrari erantzun zaio. Kalea orain oinezkoentzat pentsatuta dago eta, ondorioz, ibiltariek ibilgailuen gainean nagusitasuna izango dute. Egoiliarrek bakarrik salbuespenez erabili ahal izango dute, aparkatzea debekatuta egongo da eta gehieneko abiadura orduko 20 kilometrora mugatuko da.
Era berean, parkean egoiliarrentzako aparkalekura sartzeko igogailua kokatzen da. Parkingak 253 aparkaleku ditu eta joan den abenduaren amaieran inauguratu zen. Hiri-altzariak hogei bat aulki eta sei zakarrontzi jarriz osatu dira.
Berritze-obrek Udalerako ez dute kosturik izan, Bikani enpresak ordaindu baititu, Amador Palma eta Portopíneko aparkalekuak eraikitzeko kontratuaren esleipenduna baita.
2010. urtearen erdialdean hasi ziren eta aparkalekua nahiz parkea egiteko ia bi urte behar izan dira. Alkateak parkea biztanleen bilera-gune bihurtzearen nahia azaldu du eta zaindu eta errespeta dezaten, herritarrei deia luzatu die.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14