Prentsa Aretoa
2012/01/20
Udaltzaingoak 2011. urtean 24 ibilgailu abandonatu bidali zizkion kudeatzaile baimenduari
Sestaoko Udaltzaingoak 2011. urtean jabeek abandonatutako 24 ibilgailu garraiatu zituen hiri-hondakinen tratamendua jasotzeko.
Gorka Egia Herritarren Segurtasunerako zinegotziak azaldutakoaren arabera, autoak aurkitu eta, ondoren, txatar bihurtzea Udaltzaingoaren lanaren eta herritarren lankidetzaren ondorioz lortzen da; “biztanleek eskuratutako informazioari esker, jabeek herri-bidean abandonatutako auto batzuk hauteman daitezke”.
Zinegotzi jeltzaleak gogorarazitakoaren arabera, ibilgailu horiek eragozpen handiak sortzen dituzte udalerrian, kalean aparkalekuak hartzen baitituzte, baita baja izapidetzen ari den bitartean udal-gordailuan ere. Horregatik, udal-gobernu berria abian sartu zenetik, prozesua arindu eta, bide batez, eragozpenak murrizteko espedienteak arinago egiten saiatu dira.
“2011. urtearen hasieran administrazio-izapideak osatzeko gutxi gorabehera hiru hilabete behar baziren, urte honen amaieran epe hori ia bira murriztu dela esan daiteke"; hori azpimarratu du Egiak.
Denbora makineria burokratikoa arintzeari esker gutxitu da. Legeriak xedatutakoaren arabera, auto abandonatua hautematen denean, gutun bat bidali behar zaio titularrari eta autoa ustez abandonatua dagoela jakinarazi behar zaio. Emandako epearen barruan erantzun edo autoa mugitzen ez badu, iragarki bera Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da. Txatar bihurtzeari ekin baino lehen, prozesu bera errepikatu behar da, hau da, jabeari gutuna bidali behar zaio eta, ondoren, Aldizkarian argitaratu behar da. “Legeak xedatzen dituen urrats guztiak betetzen ditugu eta izapideen artean egunak igaro ez daitezen saiatzen gara, autoa desegitera bidaltzea atzeratuko bailitzateke” azaldu du Herritarren Segurtasunerako ordezkariak.
Joan den urtean erretiratutako 24 autoetatik, 14 garabiaren gordailuan zeuden; bien bitartean, beste hamar herri-bidean aurkitzen ziren.
2011ko urriaren 11tik kontratu berri bat dago indarrean eta, horri esker, Udalak 125 euro lortzen ditu kudeatzaile baimenduari eramaten dio ibilgailu bakoitzeko, beraz, ordura arte lortutakoa (ibilgailu bakoitzeko 30 euro) baino lau aldiz gehiago da.
2010. urtean desegitera bideratu zen ibilgailuen kopurua 49 izan zen. 2011. urtekoekin alderatuz, kopurua modu esangarrian murriztu da, Sestaon abandonatuak geroz eta auto gutxiago baitaude.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14