Prentsa Aretoa
2011/12/05
25 de Diciembre kalean 44 gizarte-etxebizitza eraikitzen hasi dira
Eusko Jaurlaritza 25 de Diciembre kalean 44 gizarte-etxebizitza eraikitzen hasi da Obrak udalerriko beheko zona, kasu honetan Txabarri gunea, modernizatzeko prozesuan aurrerapauso berria dira. Etxebizitzak gutxi gorabehera bi urtetan amaituko dira eta bi eraikinetan banatuko dira. Orixe kaleko eskaileren bi aldeetan altxatuko dira.
Proiektu honen jatorria ezagutzeko, 2005. urtera jo behar dugu; orduan, Sestaoko alkatea Alberto Lozano Martxi zen eta Etxebizitza sailburua Javier Madrazo. Biek udalerriko hiria eta gizartea birgaitzeko hitzarmen historikoak sinatu zituzten. EAJ eta PSEko udal-gobernu desberdinek administrazio-izapideak sei urtez egin ondoren, eta 25 de Diciembre kaleko 18. zenbakia eraisteko familiak beste toki batean ostatatu ostean, hondeatzaileak orubean lanera azaroaren hasieran sartu dira.
Etxebizitzak tipologia desberdinekoak izango dira. Ildo horri jarraiki, hiru logelako 14 etxebizitza, biko 24 eta logela bakarreko sei etxebizitza egingo dira. Etxebizitza txikienek 42 metro karratu izango dituzte eta handienak 83 metro karratura iritsiko dira.
Halaber, sustapenean zorupean 53 aparkaleku eraikitzea aurrez ikusten da eta horietatik 24 udal-titulartasunekoak izango dira. Erkidegoko gobernuak 7,6 milioi euro inbertituko ditu operazio urbanistiko honetan eta zenbateko horren barruan inguruneko urbanizazio-lanak sartzen dira, besteak beste, Orixe kaleko eskailera berriz eraikitzea.
Hirigintza zinegotzi eta gobernu-taldeko bozeramaileak, Leire Corralesek, obren hasiera modu positiboan baloratu du, etxebizitzen sustapen berri honekin Txabarri auzoa hobetuko baita. Eskualdeko etxebizitza-parkerik zaharrenetarikoa duela kontuan hartu behar da. Proiektua amaitzen denean, “etxebizitza horietan zonan beste higiezin batzuetan bizi diren familiak ostatatuko dira, horiek oso baldintza txarretan baitaude. Bide batez, ez dira Sestaotik kanpo joango. Hala, prozesu bati ekingo zaio eta etxebizitza berriek eraikinak antolamenduz kanpo dituzten biztanleak hartuko dituzte, birgaitu ahal izateko eta, bidezkoa bada, berriengatik ordezkatzeko”, azaldu du zinegotziak.
Aurrekoari eutsiz, domino-prozesua abian jarriko da, hau da, udalerriko beheko zonan etxebizitza-bloke berriak eraikiko dira, gutxieneko bizigarritasun-bermeak ez dituzten etxebizitzen blokeak eraisteko.
Udalak Eusko Jaurlaritzari eskertzen dio proiektu honekin hartutako konpromisoa mantendu izana eta inguruko biztanleei barkamena eskatu nahi die obrek sor ditzaketen eragozpenengatik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14