SESTAO

Prentsa Aretoa

2011/11/11

Luis Badosa pintoreak bi koadro eman dizkio dohaintzan Sestaoko herriari

Sestaoko Udalak dohaintzan Euskal Herriko Unibertsitateko Luis Badosa irakasle eta pintorearen bi koadro jaso ditu. Emandako lanak "Sua eta elurra" eta "Horno alto con venas y arterias" dira. Musika Eskolako areto nagusirako sarreran kokatu dira, hain zuzen ere, sestaoar askok pasabide bezala erabiltzen duten tokian. Hala, Udalaren kultur egitarauez gozatzera hurbiltzen diren bakoitzean beren edertasuna ikusi ahal izango dute.

rss Ezagutzera eman
Luis Badosa pintoreak bi koadro eman dizkio dohaintzan Sestaoko herriari

ARGAZKIA JAITSI

Dohaintzaren ekitaldian gaur goizean Josu Bergara Sestaoko alkatea, Ainhoa Basabe kulturako zinegotzia, artista bera eta lagun-multzoa (besteak beste, Ángel Txentxo Asensio, Barakaldoko antzerkiko zuzendaria eta Sestaoko Udaleko animatzaile soziokultural ohia nahiz Venancio González Badosaren lagun pertsonala) izan dira.

Emandako bi koadroak industria-paisaiaren inguruan Badosak egindako erakusketa ibiltariari dagozkio. Izan ere, azkeneko hilabeteetan Sestao, Barakaldo, Gernika eta Portugaleteko udalerrietan zehar ibili da.

Egilearen esanetan, 1970. urtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatea abian jartzeko Bizkaira iritsi zenean ezagutu zuen Sestao. Badosa Girona bere jaioterriko industria-zonan jaio eta hazi zen eta bertara iritsi zenean bere etxean sentitu zela aitortu du, Nerbioi itsasadarraren inguruan bokaleraino enpresa ugari baitzeuden.

“Fabrika baten barruan bizitzeko pribilegioa izan nuen, hemen labe garaien sua itsasadarrean eta zure begietan distiratzen zuelako. Hala, fantasiazko eta mitologiazko munduan bizitzeko aukera zegoen”, aitortu du.

Paisaia malkartsu honek bere bizia markatu zuen bere karrera artistikoan gai garrantzitsu bihurtu arte. Are gehiago, bere lan askok “Sestaok eskertu behar duen industria-ondarearen estetika eta edertasuna” adierazten dute. Hain zuzen ere, Sua eta elurra eta Horno alto con venas y arterias lanei dagokienez, mihisean labe garaiak protagonistak dira, “Saturnoren suaren” tonu gorri eta horiak nagusi baitira. Horiek burdina-minerala altzairu likido bihurtzeko urtzen zituzten egitura zaharretatik irteten ziren sugarrak dira.

Josu Bergara Sestaoko alkateak artistari eskerrak eman dizkio Sestaoko herriarekin izandako keinu ederrarengatik. Halaber, erakusteko aukeratutako tokia aldi baterako dela azaldu du, ezin hobea bailitzateke etorkizunean udal-eraikin modernoagoan egotea.

Dohaintza-ekitaldia bi koadroei plaka ofizialak ezarriz amaitu da. Bestalde, eskertzeko Udalak artistari gizonezkoaren ordulari bat eta emakumezkoaren beste bat oparitu dizkio.

Orain dela urtebete Luis Badosak Sestaoko udalerriari "Mano amiga" eskultura eman zion. Lanerako eskularru bat da eta Bizkaiko Labe Garaiaren azkeneko galdaketako totxo-pusketa bat eusten du. Lan hori gaurko ekitaldian izan da ere bai.