Prentsa Aretoa
2026/02/12
Udal Euskaltegiak 60 urtetik gorako pertsonak euskara ikastaroetan parte hartzera animatzen ditu
Ikastaroa, Kuetoko Gizarte Zentroan ematen dena, Aste Santuaren ondoren matrikulazio epe berria zabalduko du
Euskaltegiak lehenengoz abian jarri du prestakuntza-proposamen bat ikasturte honetan 60 urtetik gorakoentzat berariaz, gaztaroan ezin izan bazuten euskara ikasi. Ekimenak harrera ona izan du, eta denboran jarraitzeko asmoz sortu da, betiere eskea badago.
Klaseak Kuetoko Gizarte Zentroan ematen dira goizez, eta gaur egun bi talde daude: hastapeneko bat zerotik hasten diren ikasleentzat eta beste bat aurretik ezagutzak dituzten pertsonentzat. Programa astean bitan egiten da, 90 minutuko saioetan.
Klaseez gain, ikastaroak inguruneko jarduera osagarrien programa interesgarria du, eta adinekoentzako eskolaren prestakuntza-eskaintzarekin zuzeneko kontaktua ere bai. Hala, ikasleen ikaskuntza- eta partaidetza-aukerak areagotzen dira.
Urritik ekainera bitarteko ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da. Udal-euskaltegiko gainerako programen antzera, Udalak matrikularen % 50 itzultzeko konpromisoa hartzen du klaseak amaitzen direnean.
Ikasleen profila anitza da. 60 urtetik gorakoek parte hartzen dute eta 80 urte gainditzen dituzten ikasleak ere badaude, beraz, edozein adinetan euskara ikastea interesgarria da.
Proposamen malgua da, ikasleen beharretara egokituta, eta erabat berritzailea Sestaon. Aukera asko dauzka hurrengo edizioetan finkatu eta hazteko.
Euskaltegiak gogorarazi nahi dizue Aste Santuaren ondoren matrikula-epe berria irekiko dela apiriletik ekainera bitartean aritzeko. Beraz, gonbita luzatzen dizuegu betiere euskara apur bat ikasteko gogoa izan duzuenei, bere egunean aukerarik izan gabe, orain adinekoentzako eskolara hurbiltzeko eta aukera aprobetxatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak udal-euskaltegira hurbil daitezke (Sotera de la Mier 12); bestela, 944 960 927 telefono-zenbakira dei dezakezue edo Adinekoentzako Eskolara jo (Marcos Grijalvo 18-20). Eskolak honako telefono-zenbaki hau du: 944 288 308.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/28
BERRIA
2026/04/24
BERRIA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























