Prentsa Aretoa
2025/12/29
Sestaok nazioarteko lankidetzako proiektu bat babestu du Guatemalan edateko uraren sarbidea hobetzeko
Udalak EUSKAL FONDOAri 5.000 euroko dirulaguntza ematea onartu du eta Fray Bartolomé de las Casas udalerrian inbertituko da
Sestaoko Udalak EUSKAL FONDOAri 5.000 euroko dirulaguntza ematea onartu du, Guatemalako Fray Bartolomé de las Casas udalerriko Vista Hermosa auzoan edateko uraren sistema hobetzea helburu duen nazioarteko lankidetzako proiektu bat finantzatzeko.
Udalaren laguntzari esker, EUSKAL FONDOAren XXIX. Batzar Nagusiak 2025erako onartutako proiektu honen bigarren fasea garatu ahal izango da, eta egiturazko gabezia handiak dituen eremu batean oinarrizko baliabide den edateko uraren sarbidea bermatzea du helburu.
Udaletik azpimarratu den arabera, ekarpen honek, Sestaok garapeneko lankidetzarekin, justizia sozialarekin eta nazioarteko elkartasunarekin duen konpromezu historikoaren baitan kokatzen dela, EUSKAL FONDOAren bidez bideratua; izan ere, udalerria erakunde horretako kide osoa da.
Sestaoko alkateak, Gorka Álvarezek, adierazi duenez, “tokikotik ere badugu mundu bidezkoago baten alde lan egiteko erantzukizuna. Lankidetza ez da keinu sinboliko bat; bizitzak salbatzen dituen eta behar handiena duten tokietan aukerak sortzen dituen politika publikoa da”.
Erabaki honekin, Sestaok balio humanistetan, garapen iraunkorrean eta herrien arteko lankidetzan oinarritutako udal politikak sustatzen jarraitzeko borondatea berresten du, testuinguru ekonomiko zorrotz batean ere, tokiko ekintzaren eta erantzukizun globalaren arteko koherentzia mantenduz.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























