SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/06/03

La Benedictako kanpoko igerilekuetako bainu denboraldia hasi da

Igande honetatik aurrera eta irailaren 15era arte, sestaoarrek instalazio hauez gozatu ahal izango dute

rss Ezagutzera eman
La Benedictako kanpoko igerilekuetako bainu denboraldia hasi da

ARGAZKIA JAITSI

La Benedictako Udal Kiroldegiak udako denboraldiari hasiera eman dio igande honetan, ekainak 1, kanpoko igerilekuak irekiz.

Ordutegia aurreko denboraldiko bera izango da, baina aldaketa txikia izango du, eguerdian tarte bat gehitu baitzaio igerileku estalian igeri egin ahal izateko, erabiltzaile batzuen eskaerei erantzunez.

Beraz, kanpoko igerilekuak 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik astelehenetik igandera.

Txirristak 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era zabalduko dira astelehenetik igandera.

Azkenik, igerileku estaliaren ordutegia honako hau izango da: goizeko 08:00etatik 10:00etara, astelehenetik ostiralera; eta 08:00etatik 11:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Barruko igerilekuan ere igeri egin ahal izango da 14:30etik 16:30era eta 20:00etatik 21:30era, astelehenetik igandera.

Udako denboraldiak irailaren 15era arte iraungo du.​