Prentsa Aretoa
2023/09/07
280 kirolarik hartuko dute parte igandean Sestaoko triatloian
Proba herrikoia 09:30ean hasiko da eta federatuena 11:15ean
Sestao Triatloi Taldeko kide diren Gorka Otxoak eta Vero Canterok, eta Jesús Amenedo Kirol zinegotziak prentsaurrekoa eman dute datorren igandean, irailak 10, jokatuko diren Sestaoko IX. Triatloiaren eta Sestaoko IV. Triatloi Herrikoiaren nondik norakoak aurkezteko.
Azken urteotan ohikoa izan den bezala, irailaren hasierarekin batera, Sestao Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Sestao Kirolaken laguntzarekin, berriz ere antolatu dute proba erakargarri hau, gure udalerrian kirolari ugari biltzen dituena, izaera urbano nabarmena duen ibilbide batez gozatzeko.
Izena emateko epea amaitu ondoren, 280 pertsonak eman dute irteera hartzeko izena, horietatik 211 proba absolutuan eta 72 proba herrikoian. Aurten 70 emakumek hartuko dute parte, hau da, izena eman dutenen % 25ek.
Euren jatorriari dagokionez, asko Bizkaian, Araban Gipuzkoan eta Nafarroan bizi dira; baina Kantabriatik, Errioxatik, Extremaduratik, Asturiasetik, Madrilgo Erkidegotik eta Kataluniatik etorritako triatletak ere izango dira.
Joanes Goitisolok eta Maria Echeniquek, iazko irabazleak, euren parte-hartzea baieztatu dute garaipena berresteko asmoz.
Ohikoa denez, La Benedictako dartsenan egingo den igeriketa-probak emango dio hasiera triatloiari; ondoren, bizikletaz jarraituko du Portugaleteko Ballonti ingururaino, eta La Benedicta pasealekuan egingo den oinezko lasterketak osatuko du ibilbidea.
Proba herrikoia goizeko 09:30ean hasiko da, eta partaideek 300 metro igerian, 12 kilometroko bizikleta-ibilbidea eta 2 kilometroko oinezko lasterketa egin beharko dute.
Proba federatuari, aldiz, 11:15ean emango zaio hasiera eta honela osatuko da: 750 metro igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro oinez.
Bien artean, Sestaoko Triatloi Eskolako neska-mutilek bertan ikasitakoaren erakustaldia eskainiko diete lehiaketaren gune nagusia den La Benedictan bildutako ikusleei.
Triatloiak iraun bitartean, 09:15etik 13:30era gutxi gorabehera, eragina izango du igande goizeko zirkulazioan udalerriko gune hauetan: Txabarri, Rivas, Jose Maisua, Harrobiak eta Ballontiko ardatza.
Ehun boluntario inguru arituko dira antolakuntzan, aurten ere, Sestaoko triatloia arrakastatsua izan dadin.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























