SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/07/12

Sestaoko Udalak baimena eman du Ibarzaharrean bi jatetxe eraikitzeko

Datorren astean hasiko diren obrek 600.000 euroko inbertsioa izango dute

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak baimena eman du Ibarzaharrean bi jatetxe eraikitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak obra-lizentzia eman du Burger King eta Popeyes Louisiana Kitchen kateek okupatuko dituzten bi jatetxe eraikitzeko Ibarzaharreko enpresa-arean.

Bi establezimendu horiek eraikitzeko lanak datorren astean hasiko dira eta bi proiektuak gauzatzeko 600.000 euroko inbertsio ekonomikoa egingo da.

Burger Kingen jatetxeak 361 metro koadroko azalera izango du. Bazkaltzeko barrualdeaz gain, lokalak kanpoko terraza izango du, baita eskaerak ibilgailutik jasotzeko gune bat ere. Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua 298.526 eurokoa da.

Bestalde, Popeyes Lousiana Chicken jatetxeak 288 metro koadroko azalera izango du, eta 2019tik Estatuko beste eremu batzuetan (Madril, Katalunia, Levante eta Gaztela eta Leon) hedatu den marka horretako lehena izango da Euskadin. Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua 297.241 eurokoa da.

Bi lokalen jardueraren hasiera urtearen amaierarako aurreikusita dago.

Bi proiektu berri horien etorrerak Ibarzaharreko enpresa-areari bultzada emango dio, haien jarduera ekonomikoak bertan erabilgarri dauden lursailetan ezarri izanak eremua berroneratzen lagunduko baitu.