SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/05/12

Posible da Sestaoko Udalarekin ordainketa batzuk egitea Bizum-en bidez

Sistema horri esker, herritarrek edozein ordutan egin ditzakete ordainketak, banketxe batera hurbildu beharrik gabe

rss Ezagutzera eman
Posible da Sestaoko Udalarekin ordainketa batzuk egitea Bizum-en bidez

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Bizum eta edozein banketxetako kreditu- eta zordunketa-txartelarekin hainbat zerga eta udal tasa ordaintzeko sistema aktibatu du aste honetan. 

Zehazki, barra-kode bat duten Udalak jaulkitako ordainagiri guztiak ordain daitezke; besteak beste, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Eraikuntzen gaineko Zerga, gainbalio berria, espaloiak pasatzeagatiko tasa, garabiarekin ibilgailuak kentzeagatiko tasa eta jarduera-tasa

Sistema hori erabiltzeko, nahikoa da Udalaren web-orrian sartzea eta «nire ordainketa» erlaitzean klik egitea Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidean sartzeko. Bertan, ordainagiria identifikatu behar da ordaintzeko.  

Funtzionalitate berri hori guztiz erraza eta segurua da, eta herritarren erosotasunaren aldeko egungo baliabideetara egokitzen da; izan ere, edonork egin ahal izango ditu ordainketak telematikoki, edozein lekutan eta edozein unetan, modu erraz eta azkarrean.​ 

Hala ere, Udalak behin eta berriz errepikatzen diren ordainagiriak bankuan helbideratzea gomendatzen die herritarrei, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, urtero ordaintzen dena, ordainketa errazteko.

Etorkizunari begira, ordainketa-sistema berri hori beste ordainagiri mota batera zabaltzeko aukera aztertuko du Udalak, herritarrei izapide horiek egiten laguntzeko.​