SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/04/22

Doako jardunaldia Las Camporrasen, disc golfean jolasten ikasteko

Hitzordua, Udalak eta Bilbao Disc Golf Clubek antolatua, maiatzaren 8an izango da goizeko 10etatik aurrera

rss Ezagutzera eman
Doako jardunaldia Las Camporrasen, disc golfean jolasten ikasteko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Bilbao Disc Golf Clubek sustapen-jardunaldi bat antolatuko dute disc golfean jolasten ikasi nahi duten pertsona eta familia guztientzat. Hitzordua maiatzaren 8an izango da, igandean, 10: 00etatik 14: 00etara, Las Camporras parkean. ​

Egun honetan Bilbao Disc Golf Clubeko jokalariek sei zuloko ibilbidean izena ematen duten pertsona guztiei lagunduko diete, eta diskoa jaurtitzeko oinarrizko teknikak eta joko-arauak erakutsiko dizkiete.

Izena ematea doakoa da eta diskoa eta jaki hornidura barne hartzen ditu. ​

Interesa duten pertsona guztiek izena eman dezakete esteka honetan​:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfrelSF6b3FGawJB9qwSdW_seClQE8jsaX_ys-LHA-yN7L4-w/viewform ​

Disc golfa eskuarekin disko hegalari bat jaurtitzean datza, hamarnaka metrora dagoen saski metaliko batean sartzen saiatzeko, horretarako ahalik eta jaurtiketa gutxien eginez.

Las Camporras parkeak hamar saskiko ibilbidea du gaur egun, eta laster zabalduko da Rivas parkean barrena, Portugaleten. 

​Edonork egin dezakeen kirola da, horregatik probatzera animatzen zaituztegu.

Next Euskadi