SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/17

Aldundiaren Garbigune Mugikorra Conde Balmaseda plazan egongo da abenduaren 2ra arte

Conde Balmaseda plazan egongo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte

rss Ezagutzera eman
Aldundiaren Garbigune Mugikorra Conde Balmaseda plazan egongo da abenduaren 2ra arte

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra Conde Balmaseda plazan egongo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte. Instalazio horrek sestaoarrei aukera emango die etxean dituzten hondakinak Grabigune baimendu batean uzteko.

Garbigune Mugikorraren helburua Bizkaiko hiritarrei birziklapenaren kontzeptua hurbiltzea da. Horretarako, ohiko puntuetara joan beharrik izan gabe, herrian bertan birziklatzeko aukera ematen du.

Garbigune Mugikorrak hartuko dituen hondakinak honako hauek dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukalde-olioa ontzi itxietan, telefono mugikorrak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, Pilak, CDak, DVDak,  kaseteak eta erradiografiak.