SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/16

Udalak kirol askotarako pista egingo du Camporras parkean

Inbertsioa 35.695 eurokoa izango da eta, gehienez, 14 asteko epean burutu beharko da

rss Ezagutzera eman
Udalak kirol askotarako pista egingo du Camporras parkean

ARGAZKIA JAITSI

Udalak abian jarri du kontratazio-espedientea Camporras parkean kirol askotarako pista bat hornitu, instalatu eta zerbitzuan jartzeko.

Kirol askotarako pistak saskibaloi-saskiak eta futbolerako ateak izango ditu eta bandalismoaren kontra babestua egongo da. Gutxi gorabehera, 20 metro luze eta 10 zabal izango da.

Kontratuaren gehieneko lizitazio-oinarria 35.695 eurokoa izango da eta, gehienez, 14 asteko epean burutu beharko da. Enpresa interesdunek azaroaren23ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.

Kantxa horrekin, Gobernu Taldeak hilerriaren atzeko jolas eta kirol-eremua zabaldu eta hobetu nahi du. Izan ere, Camporras aldean gaur egun zabuak eta kalistenia egiteko tresnak dauden lekuaren instalazioak horrela hobetzeak Gobernu Planeko 12.2.4 puntuan jasotako helburua bete egingo du.

Next Euskadi