Prentsa Aretoa
2021/10/26
Udalak izena eman die Ibarzaharra Poligonoko kaleei
Kaleek honako izan hauek izango dituzte: Juncal de Allende, Babcock & Wilcox, La Ziurrena eta Portland
Ibarzaharra Poligonoaren hirigintza-diseinua aurrera doa aurreikusita zegoen bezala eta, hori horrela, unea heldu da kaleei izena eta partzelei zenbakia emateko; ondoren, enpresak bertan kokatu eta beren kudeaketa egiteko helbidea izan dezaten.
Bozeramaileen Batzordean lehen eta, ondoren, Hirigintza Batzordean Udaleko talde politiko guztiek proposamen bat adostu dute udalerriko gune honetako lau kaleak “bataiatzeko”.
Udalbatza Osoak proposamena onartu du asteartean.
Ibarzaharra Poligonoko etorbide nagusi biek Juncal de Allende eta Babcock & Wilcox izenak hartuko dituzte; beste bi kale laburragoak, berriz, La Ziurrena eta Portland izango dira.
Juncal de Allende Galindo inguruak garai batean izan zuen izena da; Babcock & Wilcox, La Ziurrena eta Portland izenek, aldiz, garai batean gune hartan jardun zuten enpresak gogora dakarzkigute.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























