Prentsa Aretoa
2021/06/16
Udalak La Bedenicta pasealekuko parke bio-osasungarria berritu du
Jarduketa honetaz baliaturik, Udalak kirol-eremua zabaldu du eta makinekin bigarren zirkuitua egin du
Sestaoko Udalak oso-osorik berritu du La Benedicta pasealekuko parke bio-osasungarria, beraz, gaur, asteazkena, sestaoarrek erabili ahal izango dute aire zabalean kirola egiteko.
Esku-hartze honekin zeuden elementuak kendu dira, hamarkada batez erabili ostean, dagoeneko hondatuta baitzeuden. Hortaz, aparatu berriak ipini dira.
Udalak aukera hau aprobetxatu du kirol-jardueretarako eremua zabaltzeko. Hala, makinekin bigarren zirkuitua instalatu du. Guztira 36 aparatu daude La Benedicta pasealekuan gimnasia egiteko.
Zirkuitu bio-osasungarri bakoitzak honakoak ditu: lau aulki pedalekin, lau eskailera, lau bizikleta pedaldun, bi bizikleta egokitu, bi arraun, gurpil birakari egokitu bat eta timoi bat.
Jardueran Udalak 30.000 euro inguru gastatu ditu, eta itsasadarraren ertzean Sestaoko herritarrak hain ezaguna den jolas- eta paseo-eremu honetan forman jartzeko erabiliko da.
Leire Fernández Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, “Sestaoko Udalak parke bio-osasungarri guztiak jarraituko ditu, beharrak ikusita, pixkana berritu edo hobetzeko, bereziki adinekoek asko eskatzen duten zerbitzua baita”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14