SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/03/04

Sestao Bizkaiko Batelen Ligako egoitza nagusia izango da

Apirilaren 10ean eta 11n Bizkaiko Txapelketa egingo da La Benedictan

rss Ezagutzera eman
Sestao Bizkaiko Batelen Ligako egoitza nagusia izango da

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Batelen Liga asteburu honetan hasiko da, eta beste urtebetez Sestao lehiaketako egoitza nagusi izango da. Ondarroan eta Bilboko itsasadarrean gauzatuko direlako, martxoaren 13an eta 14an izan ezik, gainerako estropadak La Benedictako kaian egingo dira, apirilaren 10 eta 11ko Bizkaiko Txapelketa barne.

Aurten, Covid-19ak ezarritako mugengatik, kadete, gazte eta seniorren kategoriak bakarrik arituko dira lehian. Horrez gain, segurtasun-arrazoiak direla eta, jendearentzako eremua, ohiz La Benedictako pasealekuan ezarritakoa, itxita egongo da jendea ez metatzeko.

Bizkaiko Batelen Liga Bizkaiko Arraunketa Federazioak antolatutako lehiaketa da, Iberia klubaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Sestaoko Kirolak Sestaoko Udaleko Kirolen Udal Zerbitzuaren laguntzarekin.

SESTAON EGINGO DIREN ESTROPADEN EGUNAK

  • MARTXOAK 6 ETA 7
  • MARTXOAK 20 ETA 21
  • MARTXOAK 27 ETA 28
  • APIRILAK 10 ETA 11 (BIZKAIKO TXAPELKETA)