SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/03/04

Udalak karpak instalatu ditu Albiz eta Markonzagako ikastetxeetan

Alokairuak ikasturtearen amaierara arte 48.000 euroko kostu ekonomikoa du

rss Ezagutzera eman
Udalak karpak instalatu ditu Albiz eta Markonzagako ikastetxeetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak karpak instalatu ditu Albiz eta Markonzagako herri-ikastetxeetan ikastetxe horietako ikasleek espazio estali gehiago izateko eta euria egiten duen egunetan jolasaldiez eta aire zabalean bestelako jarduerez gozatzeko. Gainera, koronabirusa transmititzeko arriskua murrizten da.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Udalaguntza laguntzen deialdiaren barruan kokatzen da, Covid-19a dela eta, behin-behineko karpak instalatze aldera. Horri esker, Erkidegoko Gobernuak bere gain hartuko du kostuaren % 90eraino eta Sestaoko Udalak gainerakoa.

Albizko herri-ikastetxean instalatutako karpak luzeran 40 metro eta zabalera 20 metro ditu, bien bitartean, Markonzagako herri-ikastetxean jarritako egiturak 30 metroko luzera eta 13,6 metroko zabalera du.

Karpak Udalak alokatu ditu eta, hasieran, jarrita egongo dira ikasturtea amaitu arte 48.000 euroko inbertsioarekin.

Udalerriko alkateak, Josu Bergarak, jarduera hori duela urtebete Sestaoko Udala pandemiari aurre egiteko hartzen ari den neurrien barruan kokatu du. “Zehatz-mehatz hezkuntzaren eremuan, ikastetxeen garbiketa indartzeaz gain, etxeko konfinamenduan Udalak adingabeen etxeetara eskolako lanak eraman zituen, horiek bitarteko teknologikorik ez bazuten. Gainera, 40.000 euro baino gehiago erabili zituen jangelarako beka zuten adingabeen familiei emateko, mantenua bermatze aldera”, gogorarazi du alkateak. Aldi berean, lan-ildo horri eusteko konpromisoa adierazi du.

Kuetoko herri-ikastetxeak ere eskatu zuen karpa instalatzeko jolastoki batean, baina Udalak eskaera ezetsi behar izan du, jolastokiko zorua aparkalekuaren estalkia baita, eta zoruan karpen ainguraketak ur-iragazpenak sortuko bailituzke garajeetan. Udan patioa asfaltatuko da urtero ikastetxeetan gauzatzen diren mantentze-lanen barruan.