Prentsa Aretoa
2021/02/05
Sestaoko Udalak inauterietako egitaraua bertan behera utzi du
Kultura zinegotziak, Eduardo Abadek, baieztatutakoaren arabera, “une honetan har dezakegun erabakirik arduratsuena da”
Sestaoko Udalak jakinarazi nahi du aurtengo Inauteri Jaiak bertan behera uztea erabaki duela. Horiek otsailaren 19tik 21era egin behar ziren. Bizitzen ari garen egoera epidemiologikoa dela eta, segurtasunez inauteriko jaiak egiteko ez dira osasun-baldintza egokienak ematen, beraz, hurrengo urterako utziko dira, agertokia optimistagoa izango delakoan.
“Udalaren ustez hau da orain har dezakegun erabakirik arduratsuena kalean edo beste toki batzuetan jende-kontzentrazioak saihesteko eta, bide batez, osasun kolektiboa arriskuan ez jartzeko”, arrazoitu du Kultura zinegotziak, Eduardo Abadek.
Zinegotziak azaldutakoarekin bat, “pertsonen taldeak harremanetan jarri eta elkartu beharko lirateke mozorroak eta koreografia prestatzeko, desfilatzeko eta, gero, herriak merezi duen moduan ospatzeko, data hauetan erreferentzia baita eskualde osoan. Pena da, baina osasun publikoak jarraitzen du une oro lehentasun nagusi izaten”.
Hala eta guztiz ere, Gaztelekuan edo ikastetxeetan data hauetarako inauteri-jarduerek aurrera egingo dute, Kasko plazan ikastetxe guztiak elkartu gabe.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14