Prentsa Aretoa
2021/01/26
Sestaoko Udalak 2030erako Tokiko Agenda berria onetsi du
Dokumentuak hurrengo hamarkadarako guztira 307 ekintza ditu eta helburua Sestao udalerri iraunkor bihurtzea da
Sestaoko Udalak 2030erako Tokiko Agenda berria onartu du urtarrilako, hau da, gaurko ohiko osoko bilkuran.
2030erako Tokiko Agendak 2006. urtean onetsitako Tokiko Agenda 21 ohia ordezkatzen du. Nolanahi ere, tokiko administrazioak hurrengo urteetan garatu behar dituen ekintzak definitzen ditu. Helburua Sestao udalerri iraunkorrago izatea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Nazio Batuetako erakundeak 2015. urtean finkatutakoak, betetzea da.
Plan berriak udalerriko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die eta garapen-eredu zuzen eta orekaturantz aurrerapausoak emateko norabidea adierazten du. Hala, Sestaok iraunkortasunaren alde egindako apustua indartu nahi da eta, era berean, hurrengo 10 urteetan udalerria garatzen lagunduko duten ekintzak zehaztu nahi dira.
2030erako Tokiko Agendaren xedea Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzen laguntzea da; pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztiontzat oparotasuna ziurtatzeko Nazio Batuetako Erakundeak 2015. urtean onetsi ondoren.
Ildo horri jarraiki, 2030erako Tokiko Agenda berriak Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetatik 15 kontuan hartzen ditu eta, besteak beste, honako alderdi hauek landuko ditu: ongizatea eta gizarteratzea, biodibertsitatea eta natur ingurunea, osasuna, mugikortasuna eta garraioa, hezkuntza, euskara, kultura, kirola, berdintasuna, ura, energia, ekonomia-garapena, berrikuntza, etxebizitza, lurraldea eta plangintza, herritarren partaidetza, hondakinak, sentsibilizazioa eta komunikazioa, udal-administrazioaren ingurumen-kudeaketa, klimaren aldaketa eta eragin orokorra, lurzoruak, koordinazioa eta gardentasuna.
2030erako Tokiko Agendak Garapen Iraunkorrerako dituen 15 Helburuak 77 programatan banatu dira eta 307 ekintza gauzatuko dira. Azkenik, horiei guztiei lehentasun-maila eman zaie: altua, ertaina eta baxua.
2030erako Agenda berria definitu baino lehen, lurraldearen, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik udalerriaren diagnostikoa egin da eta herritar, funtzionario eta alderdi politikoekin barnean nahiz kanpoan partaidetza-prozesua egituratu da.
Diagnostikoan egindako egungo errealitateari buruzko analisia eta balorazioa abiapuntutzat hartuta, lehentasunez esku hartzeko eremuak identifikatu eta Plana formulatzeko oinarri izan dira. Gainera, formulazio estrategikoaren prozesuari esker, hurrengo 10 urteetarako udalerriaren ikuspegian funtsatuta helburu estrategikoak definitu dira.
Laburbilduz, azken helburua honako hau da: 2030. urtean Sestaok gizarte baketsu, solidario, inklusibo, euskaldun eta kohesionatuan pertsonen ongizatea ziurtatzea, etxebizitza eta enplegu txukun eta iraunkorra bermatzea eta aisialdirako gune publiko irisgarri eta inklusiboak izatea.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























