SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/01/14

Sestaoko Udalak lehenengoz okupatzeko lizentzia eman die 170 etxebizitzei

Kueto Berria eta La Salle proiektuak dagoeneko errealitate bihurtu dira

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak lehenengoz okupatzeko lizentzia eman die 170 etxebizitzei

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak lehenengoz okupatzeko lizentzia eman die Kueto Berria eta La Salle sustapenetan eraiki diren etxebizitza berriei, beraz, jabeek eskriturak egin ditzakete eta bertan bizitzen has daitezke.

Bi sustapen horietan guztira 170 etxebizitza berri (125 Kueton eta 45 La Sallen), 269 aparkaleku (201 Kueton eta 68 La Sallen) eta merkataritza-lokalak daude.

La Salleko proiektuak kale berria du eta Begoñako Andre Maria izena jarri zaio. Gran Vía kalea San Pedro plaza eta Vicente Blasco Ibánezekin elkartzen du, udalerriko hirigunean oinezkoen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.

Kuetoren kasuan, sustatzailea etxebizitzen ondoan gune publikorako erabiliko diren 3.000 metro karratuaren urbanizazioa amaitzen ari da udal-altxortegian eraginik izan gabe.

Udalerriko alkatea, Josu Bergara, pozik dago hirigintzaren ikuspegitik bi proiektu estrategiko horiek hainbeste urteren ostean errealitate bihurtu direlako. “Hartutako konpromisoa zen eta dagoeneko esan dezakegu errealitate bihurtu dela. Joan den legealdiaren amaieran obrak hasi ziren eta egun amaitzen ari dira, beraz, hemendik gutxira etxebizitzak bizilagunekin ikusiko ditugu”, pozez adierazi du alkateak.

Aurrekoari eutsiz, alkateak gogorarazitakoarekin bat, etxebizitzen sustapen hauek eraikita lau helburu bete dira. “Lehenik eta behin, udalerriko hiri-bilbea garatu eta modernizatzeko lanean jarraitu da. Bigarrenez, higiezinen merkatua aktibatu da, biztanleei mota guztietako etxebizitza berriak eskaintzeko. Hirugarrenez, udalerrian aparkaleku gehiago sortu dira. Azkenik, laugarrenez, sustapen hauen bitartez Sestaora biztanle berriak iristea sustatu da”, aipatu du.

Bi mugarri horiek bete ondoren, gobernu-taldeak lanean jarraituko du bere gobernu-plana betetze aldera eta etxebizitzari buruzko atalean lehentasuna hartuko duten bi helburuak dira Txikito bidea eta Galindo ibarra garatzea. Horren harira, azkeneko urteetan jarduera horiek kudeatzen ari dira eta hemendik gutxira berriak iragartzea espero da.