SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/12/29

Sestaoko Udalak ITP Aero Casting enpresako langileei laguntzeko erakunde-adierazpena onetsi du

Alderdi politiko guztiek gaitzetsi dute enpresak proposatutako enplegu erregulazioko espedientea

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak ITP Aero Casting enpresako langileei laguntzeko erakunde-adierazpena onetsi du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak ITP Aero Casting enpresako langileei laguntzeko erakunde-adierazpena onetsi du eta enplegu-erregulazioko espedientea, Sestao eta Barakaldoko zentroetan 136 pertsona kalean uztea planteatzen duena, gaitzetsi du. Halaber, elkartasuna adierazi die langileei, beren familiekin batera bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan.

Udal-ordezkaritza duten alderdi guztiek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH BILDU eta PODEMOS-EQUO BERDEAK) onartu dute erakunde-adierazpena. Horren bidez Sestaoko Udalak aldarrikatutakoaren arabera, planteatutako edozein aukera langileekin adostu beharko litzateke, bi plantetan lanpostu guztiak mantentzeko.

Horrez gain, Udalak deia egiten die Gobernu Zentralari eta Eusko Jaurlaritzari dagoeneko kaltetuta dagoen Ezkerraldeko industria-sarea ez suntsitzera eta lanpostu guztiak bermatzera bideratutako neurriak har ditzaten.

Azkenik, Udalak herritarrei deitzen die ITP AERO taldearen barruan dagoen Barakaldo eta Sestaoko PCB SAU enpresan lanpostu guztiak mantentzearen alde egiten diren mobilizazio guztietan parte hartzeko.

Udalak ebazpen hau ITP AERO taldearen barruan Barakaldon eta Sestaon dagoen PCB SAU enpresari jakinaraziko dio.