SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/12/17

Udalak ostalaritzari 800 eta 1.700 euro bitarteko laguntzak emango dizkio

Ekonomia Sustapeneko Batzordeak gaur deialdiaren oinarriak onetsi ditu eta 130.000 euro erabiliko dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak 800 eta 1.700 euro bitarteko laguntzak emango dizkie ostalaritza-establezimenduei, Covid-19aren ondorioz bizitzen ari diren egoera zaila arintzen laguntzeko.

Gaur goizean Ekonomia Sustapeneko Batzordea bildu da eta Merkataritzako zinegotzi ordezkariak, Jesús Amenedok, talde politikoei programaren inguruko informazio zehatza eman die eta zalantza guztiak argitu ditu.

Zinegotziak azaldutakoaren arabera, gobernu-taldeak lau bilera egin ditu ostalaritzaren sektoreko ordezkaritza batekin, euren proposamenak ezagutzeko eta lan horren ondorioz hasierako planteamendua aldatu da. Hala, gaueko aisialdi-lokalak jasaten ari diren arazoa eta alderdi teknikoengatik terraza jarri ezin dutenena ere bai kontuan hartzeko eskaera sartu da.

Ildo horri jarraiki, Sestaoko ostalaritza-establezimendu guztiei 800 euroko laguntza emango zaie eta zenbait baldintzaren arabera gehituko da.

Beste 150 euro emango zaizkie, jabeaz gain, 2020ko azaroaren 6an langile bat edo bi zituzten establezimenduei.

Beste 250 euro emango zaizkie, jabeaz gain, 2020ko azaroaren 6an hiru langile edo gehiago zituzten establezimenduei.

400 euro gehiago jasoko dituzte arrazoi teknikoengatik terraza instalatu ezin dezaketen establezimenduek.

200 euro gehituko zaizkie gaueko aisialdiaren kategoria duten establezimenduei.
Azkenik, beste 50 euro eskuratu ahal izango dituzte Sestaoko Merkatarien Elkartean edo Bizkaiko Ostalaritzaren Elkartean dauden establezimenduek, elkartean sar daitezen sustatzeko.

Asteazkenean, abenduaren 23an, Tokiko Gobernu Batzordean deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi eta, ondoren, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Hala, 10 egun balioduneko epea irekiko da ostalaritza-establezimenduek beren eskaera egin dezaten. Behargintza ostalaritzarekin harremanetan jarriko da, deialdiaren baldintzak aurreratzeko. Helburua aurkeztu behar duten dokumentazioa garaiz prestatzea da.

Udalak aurrekontuaren barruan 130.000 euroko partida ekonomikoa prestatuko du, dirulaguntzen programa ordaintzeko.

Batzordearen ondoren, Jesús Amenedok ostalaritzaren sektoreari babesa adierazi dio eta solaskideen bitartez egindako ekarpenak eskertu dizkie. Baterako lan horri esker, “ideia jakin batzuk planteatzen hasi ziren oinarriak zabaldu dira, gaueko aisialdiaren egoerari eta terraza jarri ezin duten establezimenduei erantzuteko. Hori niretzat oso positiboa da”.

Era berean, eskerrak eman dizkie talde politikoei, deialdiaren oinarri arautzaileak Ekonomia Sustapeneko Batzordean aurkako botorik gabe atera baitira aurrera. Gaiari eutsiz, azaldutakoaren arabera, “Udaleko 21 zinegotziak ostalaritzarako laguntzak ateratzeko erabat aldekoak gara eta desiratzen gaude ostalaritzak lehenbailehen normaltasunari eutsi ahal izatea”.

Sektoreak kudeaketa azkarra izan dadin eskatu du. Amenedoren esanetan, Udala ahal duen guztian prozesuak arintzen saiatuko da, nahiz eta argi utzi duen administrazioak bere lan egiteko modua duela eta dirulaguntzen kasu zehatzean “epe saihestezinak ditugu eta ezin dira guk nahi bezala aldatu. Ondo egin behar dugu, gero errekurtsorik ez izateko”.

Next Euskadi