SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/12/15

Gabonetako egitaraua Txabarrira zabalduko da hamabost jarduerekin

Sestaoko Udalak eta Sestao Berri sozietate publikoak Txabarrin Gabonetako jaietan garatuko den jardueren egitaraua gaur aurkeztu dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gabonetako programa Txabarri SestaOn Bizi proiektuaren esparruan antolatu da. Aipatutako proiektua erkidegoan jarduteko programa da eta 2019. urtean onetsi zen auzoan bizikidetza, gizarte-kohesioa eta ekonomia-egoera hobetzeko.

Aisialdi eta kulturari emandako atalean herritar guztientzat eta, bereziki, gazte eta adinekoentzat kultura- eta aisialdi-eskaintza erakargarria sortzea zehaztu zen. Helburua auzoaz gozatzea eta udalerriko beste gune batzuetako pertsonak erakartzea da.

Lehenengo esperientzia joan den urteko Gabonetan egin zen eta aurten ekimena errepikatuko da. Xede horrez, doako hamabost ekitaldi antolatu dira Hiru Kontzejuak plazan abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra bitartean, honako egitarauari jarraiki:

Abenduak 18 – abenduak 24
Gabonetako azoka (Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00).
Abenduak 18 – urtarrilak 6
Curling-pista (Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00)
* Abenduaren 24, 25 eta 31n, baita urtarrilaren 1ean ere, itxita egongo da.
Abenduak 21 – urtarrilak 6
Balkoiak eta leihoak edertzeko lehiaketa.
* Izen-emateak Sestao Berrin abenduaren 18ra arte.
Abenduak 18
12:00etan: Curling-pista inauguratzea.
18:00etan: Zuhaitza piztea eta Gabonetako azoka inauguratzea.
Abenduak 28
12:00etan: Breakdance erakustaldia DENArekin.
17:00etan: Txotxongiloak Bihar Taldearekin.
18:00etan: Balkoiak eta Leihoak Edertzeko II. Lehiaketaren sariak entregatzea.
Abenduak 29
12:00etan: antzezlana:
17:00etan: Zumba-klasea Sestaoko kiroldegiko monitorearekin.
Abenduak 30
11:00-13:00: Txokolatada.
17:00etan: Zirko-ikuskizun komikoa Xabi Larrearekin (Mr. Frack).
Urtarrilak 4
12:00etan: Euskal dantzak Salleko taldearekin.
17:00etan: Gabonetako bingoak.
Urtarrilak 5
12:00etan: Curling-txapelketa.
17:00etan: Zinema aire zabalean, Gabonetako filmaren emanaldia.
Jarduera guztietan nahitaez osasun-neurriak bete beharko dira.