SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/12/09

Sestaok beste 5.000 bonu jaurtiki ditu saltoki txikietan kontsumoa suspertzeko

Sestao Bonua kanpaina berria bihar, abenduaren 10ean, hasiko da eta urtarrilaren 6ra arte zabalduko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Merkatarien Elkarteak eta Sestaoko Udalak 2020. urtean SESTAO BONUA bigarren kanpaina jarriko dute abian, Gabonetan kontsumoa suspertzeko eta COVID-19ak saltoki nahiz zerbitzuenpresetan ekarri duen krisi ekonomikoa arintzen laguntzeko.

Guztira 15 euroko 5.000 bonu jaurtikiko dira. Nolanahi ere, 15 euro horietatik bezeroak 10 euro eta Udalak bost euro ordainduko dituzte, kontsumitzaileak % 33ko beherapena lortzeko. Udalak 25.000 euro jarriko ditu kanpaina gauzatze aldera eta sektorean 75.000 euroko eragina izango du.

Ekimena abenduaren 10ean hasiko da eta urtarrilaren 6ra edo bonuak amaitzen direnera arte zabalduko da. Naiara Somalo Merkatarien Elkarteko presidenteak prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, “udako kanpainan bezala, bonuak kanpainari atxikitako establezimenduetan banatuko dira eta erosketak egin nahi dituen pertsonaren esku egongo dira. Dagoeneko 64 saltokik eman dute beren izena. Pertsonako eta establezimenduko gehienez hiru bonu-unitate metatu
ahal izango dira”.

Merkataritza zinegotziak, Jesús Amenedok, azpimarratu du urte zaila dela saltoki txikientzat, horrenbestez, “azkeneko urteetan gauzatutakoaren aldean, SESTAO BONUAREN bi kanpaina egingo ditugu gure herrian kontsumoa sustatzeko, gure saltokietarako positiboa izango delakoan baikaude”.

Zinegotziak herritarrei gonbita luzatu die, Gabonetako erosketak Sestaon egin ditzaten. Horretarako, bonuak ematen dituen abantailak erabil ditzakete. “Merkataritza gertu, profesional eta, batez ere, segurua dugu eta, gainera, artikulu eta zerbitzuen eskaintza zabala aurkituko dugu nahi ditugun nahiak edo beharrak asetzeko”, erantsi du.

Erakusleihoen txapelketa

Aukera aprobetxatuz, Merkatarien Elkarteak eta Udalak Sestaoko Erakusleihoen Lehiaketari buruzko ildo nagusiak azaldu dituzte. Aurten 23. ediziora iritsi da. Naiara Somalok adierazitakoarekin bat, aurten 23 establezimenduk eman dute izena eta sariak nabarmendu ditu. 1.850 eurora arte gehitu dira, kategoria berriak sortu direlako. Aurten, sektorea babesteko eta partaidetza sustatzeko, honako sari hauek zehaztu dira:

1. saria – Trofeoa, diploma eta 300 euro.
2. saria – Diploma eta 200 euro.
3. saria – Diploma eta 150 euro.
Gabonetako girotze onena – 200 euro.
Barneko apaindura – 200 euro.
Sormenezko erakusleihoa – 200 euro.
Tokiko erakusleihoari aipamen berezia – 200 euro.
Argiztapen onena – 200 euro.
Erakusleiho iraunkorra – 200 euro.

Lehiaketa abenduaren 31ra arte zabalduko da eta saltoki partaideek erakusleihoak gaueko 10:00etara arte piztuak mantendu behar dituzte. Erakusleihoen apainketak ere, Gabonetako argiekin batera, egun hauetako jaiapainketa eta -giroa hobetzen lagunduko du.

Urtero sariak emateko festa Gabonak igaro ondoren egiten da, baina aurten bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, online gauzatuko da ekitaldia eta kategoria bakoitzean irabazleen izenak aditzera emango dira.