SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/12/04

Abian da ‘Txabarri GabON Bizi’ balkoiak eta leihoak edertzeko bigarren lehiaketa

Joan den urtean izandako eskeei erreparatuz, parte har dezaketen kale kopurua gehitu da. Lehiaketak 600, 400 eta 200 euroko hiru sari banatuko dizkie lehenengo hiru sailkatuei

rss Ezagutzera eman
Abian da ‘Txabarri GabON Bizi’ balkoiak eta leihoak edertzeko bigarren lehiaketa

ARGAZKIA JAITSI

Joan den urtean 36 etxebizitzak eman zuten izena eta arrakasta horren ondoren, Sestaoko Udalak ‘Txabarri GabON Bizi’ Balkoi eta Leihoak Edertzeko Lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia egin du.

Lehiaketa Sestao Berri sozietate publikoaren laguntzaz antolatzen da eta helburua auzoko ingurumen- eta estetika-kalitatea hobetzen laguntzea da. Horretarako, balkoiak eta leihoak apainduko dira herritarren inplikazioari esker. Apainketaren arrazoia eta gaia bakar bakarrik Gabona izango da.

Joan den urtean jasotako herritarren eskeak kontuan hartuta, bigarren edizio honetan lehiaketan parte hartu ahal izateko kale eta atarien kopurua gehitu da. Ildo horri eutsiz, honako hauek izango dira: Txabarri (9. eta 89. zenbakien artean, bakoitiak eta bikoitiak), Isaac Albeniz, El Sol, Los Baños (45.etik 63. zenbakira eta 18.etik 28. zenbakira), Hiru Kontzejuen plaza, Autonomia (18.etik 24. zenbakira, 19. eta 21. zenbakiak), Urbano Ruiz Laorden, Iberia, La Bariega, Abenduak 25, Juan Crisóstomo Arriaga (1., 4., 6., 8., 15. eta 17. zenbakiak), La Galana, Nicolás Ormaechea, Diego Mazquiarán, Oquillo, Alfredo Marín, Miguel Servet, Pablo Sorozabal (1., 2. eta 10. zenbakiak), Zumalakarregi (26.etik 32. zenbakira) eta Marqués de la Fidelidad.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsona guztiek izena emateko eskabidea bete eta Sestao Berriren bulegoetan (sarrera Txabarri kaleko 16. zenbakitik,

etxabea) entregatu beharko dute edo, bestela, posta elektronikoz bidal dezakete honako helbide elektronikora: agconvivencia@gmail.com. Epemuga: abenduaren 18a.

Balkoi eta leihoen apaingarriak kaletik ikusi ahal izango dira eta mantendu beharko dira abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Epaimahaia Udaleko kideek osatuko dute. Beren botoak % 75 balioko du eta herritarren botoak, berriz, % 25. Xede horrez, Facebook eta Instagramen Txabarri SestaOn Biziren sare sozialak erabiliko dira.

Epaimahaiak ondorengo alderdi hauen arabera balioztatuko du: diseinua, originaltasuna, argiak eta energia-eraginkortasuna, material birziklatuak erabiltzea eta ikusizko eragin orokorra.

Epaimahairen erabakia telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei eta abenduaren 28an argitaratuko da. Lehiaketak 600, 400 eta 200 euroko hiru sari banatuko dizkie lehenengo hiru sailkatuei.

Sestao Berriren bulegoetan lehiaketaren oinarriak daude informazio zabaldu nahi duen pertsona ororen esku.