Prentsa Aretoa
2020/12/03
Udalak AFISESekin hitzarmena berritu du desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen laguntzeko
Udalak dirulaguntza 6.000 eurotik 15.000 eurora gehituko du, psikologia laguntza eta arretarako zerbitzua sartu duelako. Orain arte Udalak zuzenean kontratatzen zuen hori
Sestaoko Udalak eta Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Sestaoko Elkarteak (AFISES) berritu egin dute 2016. urtean sinatutako lankidetza-hitzarmena, gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza sustatu eta gizarteratze zerbitzua emateko. Helburua Sestaoko udalerrian desgaitasun fisikoa duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea bultzatzea da.
Hitzarmen berriak lau urteko indarraldia izango du, hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra. Aurrekoarekin alderatuta, berrikuntza garrantzitsuak desgaitasuna duten pertsonen psikologia laguntza eta arretarako zerbitzuarekin zerikusia du. Azkeneko urteetan, baliabide horren kontratazioa Udalak berak kudeatu du, baina hemendik aurrera, AFISES arduratuko da zuzenean kontratatzeaz. Kostu horri aurre egiteko, AFISESi udal-dirulaguntza urtean 6.000 eurotik 15.000 eurora gehituko zaio.
Hitzarmenak xedatutakoarekin bat, AFISESek ondorengo zerbitzu hauek emango ditu eta beste jarduera hauek garatu ere bai Sestaoko Udalak Las Llanas herri-ikastetxean duela urte asko laga dizkion bi gelatan:
- Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat informazio-puntua. Deskribapena: Sestao udalerrian bizi diren pertsonek desgaitasun fisikoa izanez gero, baliabide eta prestazio eskuragarri, lan-orientabide, aisialdi eta astialdiko aukera, eta abarri buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua. Zerbitzua aurrez aurre eta telefonoz nahiz internetez emango da, astelehenetik ostegunera, lanegunetan, 11:00etatik 13:00etara.
- Hainbat tailer. Helburua: aisialdiko aukera ematea, desgaitasuna duten pertsonen arteko harreman eta beren autoestimua sustatzea. Tailerretan, besteak beste, honako jakintzagai hauek landuko dira: marrazketa, autoestimua edo bestelako edozein, interesgarria suertatzen bada.
- Kontzientziazio-kanpaina. Deskribapena: urtean hiru hitzaldi egingo dira desgaitasun fisikoaren inguruan, baita Sestaoko bi edo hiru ikastetxetan urteko kanpaina ere. Hala, desgaitasun fisikoari buruzko hitzaldiak eman eta material didaktikoa helaraziko zaie. Urtean bi bideoforum antolatuko dira eta filmak ikusteaz gain, eztabaidatuko dira. Abenduaren 3an desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko eguna ospatuko da eta, xede horrez, udaletxean berariazko ekitaldia egingo da. Azkenik, urtean AFISES aldizkariaren bi ale editatuko dira eta bakoitzak 500 ale izango ditu.
- Txangoen egitaraua. Helburua: mugikortasun-arazoak dituzten pertsonak beren etxeetatik ateratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta mugakideetan bisitatzen diren tokiez gozatzeko erraztasuna ematea. Horretarako, jolas- eta kultura-bisitak egingo dira.
- Psikologia laguntza eta arretarako zerbitzua. Deskribapena: desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako banako terapia zerbitzua, bizi asegarria garatzeari eragin diezazkioketen egoerei aurre egiteko. Helburua, beren bizi-kalitatea hobetzeari begira, erabiltzaileek oreka emozional egokia lortzea da. Zerbitzua aurrez aurre emango da astearte guztietan, laneguna izanez gero, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara, guztira urtean 350 ordura iritsi arte. Zerbitzu hau kudeatzeko, AFISESek bi pertsona kontratatuko ditu eta Psikologian tituludunak izango dira. Gainera, zerbitzua emateko legez gaituta egongo dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14