Prentsa Aretoa
2020/11/25
Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako arreta juridiko eta psikologikoaren zerbitzuak 2023ra arte zabaldu dira
Udalak NEBA-NEBA elkartearekin hitzarmena berritu du
Sestaoko Udalak NEBA-NEBA elkartearekin lankidetza-hitzarmena berri du indarkeria matxistaren biktima izan diren edo zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeei orientabide juridikoaren eta arreta psikologikoaren zerbitzua emateko.
Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak, Yosune Serapiok, azaldutakoaren arabera, hitzarmenak 2016. urtean, hau da, bi erakundeek sinatu zuten azkeneko urtean, sartu ziren hobekuntza guztiak mantentzen ditu eta berrikuntza nagusia da koordinatzailearen irudia sortzea, NEBA-NEBA eta Sestaoko Udaleko Gizarte Zerbitzu nahiz Berdintasunaren artean informazioaren trukea indartzeko.
Hitzarmen berria 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Dokumentuak orientabide juridikorako gutxienez urtean 120 orduko zerbitzua eta arreta psikologikorako 165 ordukoa bermatzen du. Nolanahi ere, hori guztia doakoa da erabiltzaileentzat. Bitarteko horiek Sestaoko Udalak NEBA-NEBA elkarteari Txabarri kalean lagatako udal-lokaletan eskainiko dira.
Arreta Juridikorako Zerbitzua astean bitan emango da: astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara; eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara. Xede horrez, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan kide diren bi abokatu egongo dira. Astero lau emakumeri eman ahal izango zaio arreta ordubeteko saioetan.
Bestalde, Arreta Psikologikorako Zerbitzua astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, emango da; ostegunetan, berriz, 10:00etatik 12:00etara. Taldea hiru psikologok osatzen dute eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko kideak dira. Zerbitzu honek astero ordubeteko saioetan sei emakumeri arreta emateko gaitasuna du.
Zerbitzu hauek hobe jarraitu ahal izateko, NEBA-NEBA eta Udalak koordinatzailearen lanpostua sortzea erabaki dute eta gutxienez urtean 70 orduko arduraldia izango du.
Horretarako, hitzarmenak xedatutakoaren arabera, NEBA-NEBA eta Gizarte Zerbitzu nahiz Berdintasun Sailaren artean egiten diren komunikazio guztiak astebeteko epean erantzungo dira. Era berean, hitzarmenari jarraiki, NEBA-NEBA elkarteko profesionalek aldizka Udaleko langileekin hainbat bileratan parte hartuko dute, sei hilez behin eta urtero emandako zerbitzuei buruz ebaluazio-memoria egiteaz gain.
NEBA-NEBA elkarteak bere lana gauzatu ahal izateko, Berdintasun Sailak hitzarmenaren zuzkidura ekonomikoa hobetuko du eta lehen 21.400 euro ordaintzen bazituen, orain urtean 25.000 euro ordainduko ditu.
Azkeneko hiru urteetan 90 emakume izan dira orientabide juridikorako zerbitzuaren erabiltzaile eta 93 emakumek arreta psikologikorako zerbitzuan laguntza jaso dute.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14