SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/10/30

Ferialekuko aparkalekua asfaltatu eta 28 plaza gehiagorekin zabalduko da

Obrek 158.000 euroko aurrekontua dute eta lizitazio-fasean daude

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak azokako aparkalekua hobetuko du. Eraikinen eta Herri Espazioen Obrak eta Mantentze-lanak Ataleko zinegotziak, Leire Fernándezek, prentsaurrekoan azaldutakoari jarraiki, Udalak lizitazioan jarri du gune hori berriz asfaltatu eta 28 plaza gehiagorekin zabaltzeko kontratua.

Ferialekuko aparkalekua ertzain-etxearen ondoan dago, Vía Galindo kale eta Jaureguibeitia bidearen arteko ertzean. Izan ere, Sestaon ibilgailuak aparkatzeko eremurik zabalenetarikoa da, 150 turismo onar baititzake.

Guneak trafiko bizia jasaten duenez, asfaltoa denborekin hondatu da eta zuloak azaldu dira. Horregatik, Udalak asfaltatuko du, zorua baldintza ezin hobeetan uzteko.

Jarduerak 3.500 metro karraturi eragingo dio. Zoladuraren geruza berria aplikatzeaz gain, lanek bide-markak, aparkalekuak eta oinezkoentzako pasabideak berriz margotzea aurrez ikusiko dute eta, aldi berean, dauden kutxatilen ordez berriak ipiniko dira.

Halaber, proiektuari eutsiz, oinezkoentzako guneak eta aparkalekua mugatzen duten eskudelak atzera eramango dira. Maniobra xume horri esker, parkingak 28 aparkaleku berri irabaziko ditu.

Obrak ia 160.000 euroko aurrekontua du. Gaur egun espedientea kontratazio-fasean dago, irekita enpresek eskaintzak aurkez ditzaten. Udalak obrak hiru hilabeteren buruan hastea espero du.