SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/10/23

Udalak herritarrei hilerrira bisita aurreratzea gomendatzen die azaroaren 1ean jendetza saihesteko

Hilerriak santu guztien egunerako osasun-protokoloa egin du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak protokoloa egin du santu guztien egunean hilerrira bisitak arautzeko. Helburua horiek modu seguruan gauzatzea da.

Aurten, pandemia dela eta, Udalak ezinbestez hainbat neurri finkatu behar ditu, hala nola irekiera-ordutegia zabaltzea, edukiera arautzea, barrutian oinezkoentzako ibilbideak zehaztea, maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta taldeek 6 pertsona ez dezaten gaindi gomendatzea.

Udalak deialdia egiten die herritarrei, hilerrira bisita aurreratzeko. Helburua aurreko egunetan joatea da, azaroaren 1ean jendetza ez dadin egon.

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean hilerriak ordutegi zabalagoa izango du eta etengabe irekita egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 6:00ak arte.

Barrutian oinezkoentzako ibilbidea zehaztuko da, jende guztia norabide bakarrean mugitzeko eta beste pertsona batzuekin ez gurutzatzeko.

Ildo horri eutsiz, hilerrira sartu eta bertatik ateratzeko toki desberdinak definitu dira. Hilerrira Las Llanas zumarkalean dagoen sarrera nagusitik sartuko da eta bi irteera egongo dira: bata, panteoien eremurako ate nagusian eta, bestea, hobi eta kolunbarioen gunerako alboko atean. Horrek ere Las Llanas zumarkalera ematen du.

Pertsonen arteko segurtasuna mantentzea nahitaezkoa izango da, maskara ezinbestez erabili beharko da, taldean 6 pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da eta bisitarien esku gel hidroalkoholikoa jarriko da, eskuak behar bezala garbitzeko.

Udaltzaingoaren patruilak lagunduko digu. Zerbitzu berezia emango du eta jendeari lagunduko dio. Halaber, araudia betetzen dela zainduko du. Udal- langileak etengabe egongo dira, batetik, okupazioa bizkorra dela ziurtatzeko eta, bestetik, jendetza saihesteko. Era berean, komunen garbiketa indartuko da.

Pertsona kalteberen edo mugikortasuna arazoak dituzten pertsonen laguntzaz hilerrira joatea pentsatu duten familien kasuan, jende gutxiago dagoen orduetan egiteko eskatzen dugu.