Prentsa Aretoa
2020/10/23
Udalak Karmengo Amaren auzuneko M blokean fibrozementuzko hodiak kendu eta hodi burdinurtu nodularrak jarriko ditu
Obrek 81.000 euroko aurrekontua dute eta lizitazio-fasean daude
Sestaoko Udalak Karmengo Amaren auzuneko M blokean etxebizitzei edateko uraz hornitzeko fibrozementuzko hodiak kendu eta hodi burdinurtu nodularrak ipiniko ditu. Obrek 81.000 euroko aurrekontua dute eta une honetan lizitazio-fasean daude. Ildo horri eutsiz, gutxi gorabehera bi edo hiru hilabeteko epean hastea espero da.
Udalak 2018. urtean Ura Banatzeko Bigarren Mailako Sarearen Zaharberritze Plana onetsi zuen. Plana Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren laguntzaz gauzatuko da eta analisi zehatza egin ondoren, uraren hornidura-sarean aurkitutako urritasunak adierazten ditu. Halaber, urritasunak zuzentzeko hainbat jarduera-proposamen ageri dira.
Zehatz-mehatz esanda, Zaharberritze Planak uraren hornidura-hodiak berritzeko 2027. urtera arte 14 jarduera proposatzen ditu eta, horretarako, 1 milioi euro baino gehiago inbertitu behar dira.
Zaharberritze Planean berritu, birgaitu edo ordezkatu behar diren azpiegitura hidraulikoak zehazteko oinarrizko irizpideak daude. Irizpideak hurrengo hauek dira:
• Lehenik eta behin, 40 urtetik gora dituzten azpiegiturak.
• Bigarrenez, nahiz eta modernoak izan, zerbitzua behar bezala emateko urritasun garrantzitsuak dituzten azpiegiturak.
Bi irizpide orokor horiei bestelako irizpide osagarriak erantsi behar zaizkie, egunero sarea ustiatzetik ondorioak atera ostean, besteak beste, behin eta berriz matxuratzea, presiorik ala emaririk eza antzematea edo material kaltetuak agertzea ala dagoeneko ur-hornidurarako erabiltzen ez diren materialak izatea.
Zaharberritze Plana aurten jarri da abian. Lehenengo jarduera Karmen auzuneko K blokean gauzatu da eta 70.000 euroko inbertsioa egin da.
Hurrengo helburua Karmen auzuneko M blokean jardutea da. Bertan fibrozementuzko hodiak daude eta hainbatetan puskatu dira, horrek erabiltzaileentzat dituen eragozpenekin.
Obrak uraren hornidura-zerbitzua Karmen auzuneko 6 ataritan hobetuko du eta guztira 48 etxebizitza dira, beraz, orotara 151 metro lineal hodi ordezkatuko dira. Eraikinen eta Herri Espazioen Obrak eta Mantentze-lanak Ataleko zinegotziak, Leire Fernándezek, esandakoaren arabera, “obra beharrezkoa da eta ikusten ez diren hiri-bilbearen elementuak hobetuko ditu, herritarrei zerbitzu ona bermatzeko ezinbestekoak baitira”.
K blokean egin den bezala, Udalak jarduera atarietara sartzeko oinezkoentzako bidean harrizko lauzaren ordez granitozko baldosa jartzeko aprobetxatuko du.
Amaitzeko, zinegotziak azpimarratutakoarekin bat etorriz, “obrarekin beste urrats bat emango da Zaharberritze Plana betetze aldera. Aurrerapausoa emango da gure edateko uraren hornidura-sarea modernizatzeko. Eta, gainera, Karmen auzuneko biztanleekin hartutako konpromisoa beteko da, hau da, fibrozementuzko hodiak kendu eta material modernoagoa duten bestelakoak jarriko dira”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14