SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/10/15

Sestaok Iraunkortasunaren Eguna ospatuko du birziklatzea sustatzeko jarduerekin

Jarduerak larunbatean goizean garatuko dira San Pedro plazan

rss Ezagutzera eman
Sestaok Iraunkortasunaren Eguna ospatuko du birziklatzea sustatzeko jarduerekin

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak larunbat honetan kaleko jarduerei berriz eutsiko die Iraunkortasunaren Eguna ospatzeko. Jarduera Udaleko Ingurumen Sailak antolatuko du eta gaia birziklatzearen ingurukoa izango da.

Duela gutxi gai organikorako 5. edukiontzia ipini dela aprobetxatuz, jardueren egitarauak herritarrei gogoraraziko dizkie edukiontzi bakoitzean behar bezala birziklatzeko bota behar diren hondakinak.

Jarduerak larunbat honetan, urriaren 17an, gauzatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera San Pedro plazan eta Covid-19aren kutsadurarik ez izateko osasun-neurriak beteko dira. Ildo horri eutsiz, pertsonak ez pilatze aldera, edukiera mugatuko da eta monitoreek tailerrak egiteko hitzorduak emango dituzte.

Batetik, haurrentzako jarduerak antolatuko dira eta, xede horrez, honako tailer hauek egingo dira:

  1. Haurrentzako tailerrak: edukiontzi desberdinak ipiniko ditugu, haurrek hondakin bakoitza non bota behar duten bereizten ikasteko. Edukiontzi horien artean gai organikorako edukiontzia edo 5. edukiontzia egongo da. Material birziklatuak erabiliz koloreetako ontzi txikiak gauzatuko dira, haurrek edukiontzi bakoitzaren kolorearekin margotu ondoren, hondakinen argazkiak sar ditzaten. Halaber, 5. edukiontzia erabili behar izango dute. Jarduera honetan 12 haur sartuko dira.
  2. Saskiratu ingurumenaren alde: dinamika berari jarraiki, saskien azpian jarritako edukiontzietan hondakinak saskiratzeko botako dira eta bertan izango da 5. edukiontzia ere. Helduek haurrekin parte hartu ahal izango dute. Kasu honetan 6 neska-mutilek jardungo dute: 3 jokoan eta 3 zain.
  3. Txotxongiloen ikuskizuna: materia birziklatuz (botilak, kaxak eta bestelako elementuak) egindako txotxongiloekin antzezlana ikusiko da eta naturari nahiz birziklatzeari lotutako kontzeptuak azalduko dira modu ikusgarri eta dibertigarrian. Ikuskizunaren saio bakoitzean 12 haur sartuko dira.
  4. Birziklatzeari buruzko tribiala: tribial-panel erraldoia ipiniko dugu, haurrek ingurumen, birziklatze eta 5. edukiontziarekin zerikusia duten galderak  erantzuteko. Helduei laguntzeko eta parte hartzeko aukera emango zaie. Jarduera honetan 4 haur sartuko dira.

Halaber, haurrentzako jardueren gunean 300 ipuin elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz) banatuko ditugu margotzeko, ipuin bakoitzeko argizari-kaxa batekin batera, beraz, guztira 300 kaxa banatuko dira. Horiek 5. edukiontziari eta konpostatzeari lotuak daude. Ipuinaren izenburua: “El compost va al campo / Konposta sorora doa”.

Haurrentzako jarduerekin batera, helduentzako jarduerak antolatuko dira. Helduentzako jarduerek bilketa organikoaren eremuan ematen hasi den zerbitzu berriaren informazioari erreparatuko diote eta oraindik eskuratu ez duen biztanle bakoitzari halako hondakin-mota birziklatzeko kita emango zaio.

Dagoeneko izena emana duten erabiltzaileei, berriz, etxebizitzako doako poltsa-sorta emango zaie.

Helburua, batetik, 5. edukiontziaren zerbitzuari pertsona gehiago atxikitzea eta, bestetik, bildutako hondakinen kopurua gehitzea da.