SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/10/07

Sestaok 2.000 bonu aterako ditu ostalaritzaren sektoreari laguntzeko

"Sestaoko Pintxo Bonua" kanpaina, Udalaren laguntzaz Merkatarien Elkarteak bultzatutakoa, urriaren 15etik azaroaren 6ra bitartean egingo da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Merkatarien Elkarteak eta Udalak lehenengoz abian jarriko dute "Sestaoko Pintxo Bonu" kanpaina, ostalaritzaren eta jatetxeen sektorean kontsumoa bultzatu eta sustatzeko.

"Aurten pandemiaren ondorioz Gozatu Sestao kanpaina eta pintxoen txapelketa tradizionala ezin izan direnez gauzatu, une zail hauetan Sestaoko ostalaritza guztiari babesteko modua bilatu dugu eta modu horretan, Merkatarien Elkartearen laguntzaz, ostalaritzaren sektorean kontsumitzeko berariazko bonua sortzearen ideia landu da", azaldu du aurkezpenean Jesús Amenedo Merkataritzako zinegotziak.

Kanpainari urriaren 15ean ekingo zaio eta azaroaren 6an amaituko da. Nolanahi ere, astelehenetik ostiralera izango da baliozkoa. Guztira 10 euroko 2.000 bonu aterako dira eta kanpainari atxikitako ostalaritza-establezimendu guztietan kopuru berdina banatuko da, horiek, aldi berean, bezeroei eskain diezazkieten.

Bonuek 10 euroko balioa dutenez, bezeroak 5 euro jarriko ditu eta Udalak beste 5 euro. Kanpaina gauzatu ahal izateko, Udalak Merkatarien Elkarteari 10.000 euroko dirulaguntza eman dio.

Bonuak kanpainari atxikitako establezimenduetan bakarrik trukatuko dira eta, horretarako, berezko kartelaren bitartez identifikatuko dituzte negozioan bertan.

Merkatarien Elkarteari ordezkatzeko, prentsaurrekoan Adolfo San Vicente eta Roberto López ostalariak izan dira. Eurek azaldutakoaren arabera, beren negozioak "asko sufritzen ari dira" krisiaren eragina eta ezarritako osasun-neurriak direla eta. Horregatik, ekimen hau kontsumoa suspertzeko positiboa izan daitekeelakoan daude.

Bai Merkatarien Elkarteak, baita Udalak ere, prentsaurrekoa herritarrak bonuaz baliaturik ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzera animatuz amaitu dute.