Prentsa Aretoa
2020/10/05
Kuetoko Adinekoentzako Zentroak aisialdiko ikastaroen programazioa berreskuratu du
Azaroan Conde Balmaseda plazako adinekoentzako zentroak jarduerari berriz eustea espero da
Yosune Serapio Gizarte Ekintza eta Adinekoentzako zinegotziak iragarritakoaren arabera, gaur, astelehenean, urriaren 5ean, Kuetoko Adinekoentzako Zentroak aisialdiko ikastaroak berreskuratu ditu. Bien bitartean, Conde Balmaseda plazako Adinekoentzako Zentroak, ziurrenik, azaroan eutsiko die berriz horiei.
Sestaoko adinekoentzako zentroek beren ateak martxoaren erdialdean itxi zituzten, koronabirusaren pandemiarengatik Eusko Jaurlaritzak osasunaren larrialdi-egoera aitortu zuenean, alegia. Abuztuaren 1ean, lau hilabete jarduerarik gabe egon ostean, ekintzak berriz abiarazteko lehenengo urratsa eman zuten, ile-apaindegiko eta podologiako zerbitzuak hasi baitziren eta orain, aisialdiko ikastaroak berreskuratzean, beste urrats bat emango dute.
Adinekoentzako zentroetako erabiltzaileen beharrei eta lehentasunei erantzuteko programazioa emate aldera, irailean langileak telefonoz harremanetan jarri dira ohiz ikastaroetan parte hartzen duten erabiltzaileekin, baita jarduerak berrabiaraztean ohartarazteko interesa azaldu zuten horiekin ere.
Hala, langileak 370 erabiltzaile baino gehiagorekin jarri dira kontaktuan eta horietatik 212k jarduerari eusteko asmoa azaldu dute.
Dena den, egungo egoeran ikastaroko ikasleen kopuruak ezin du 8 pertsonatik gorakoa izan eta kasu guztietan eskeari ezin zaio oso-osorik erantzun, beraz, erabiltzaile bakoitzak gehienez bi ikastarotan eman ahal izango du izena.
Covid-19ari aurre egiteko une honetan hartu behar diren segurtasun-neurriak kontuan hartuta, erabiltzaileei ikastaroak egiteko materiala oparituko zaie, beste edizio batzuetan partekatzen baitzen: arkatzak, bolalumak, arkatz-zorrozkailuak, gomak, erregelak, margoak, errotuladoreak, pintzelak, estutxeak, karpetak eta bestelako materialak.
Kuetoko Gizarte Zentroan urtearen amaierara arte honako ikastaro hauek irakatsiko dira: agerasia, psikomotrizitatea, musikoterapia, oinarrizko
informatika, pintura, oroimena, eskulanak, telefono mugikorra erabiltzen ikastea, autozaintza, erlaxamendua eta mindfulnessa, barreterapia eta kafe-tertulia. Guztira 275 saio eta 421 ikaskuntza-ordu izango dira.
Conde Balmaseda plazako Adinekoentzako Zentroan ateak irekitzen direnean, hurrengo ikastaro hauek irakatsiko dira: agerasia, argazkigintza digitala, barreterapia, informatika aurreratua, oroimena, literatura eta eskulanak. Guztira 140 saio eta 189 ikaskuntza-ordu ematea espero da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14