Prentsa Aretoa
2020/09/29
Udalak 52.000 euro erabiliko ditu hiru udal-etxebizitza berritzeko
Etxebizitzak Sestaoko familiei esleituko zaizkie, Txabarri-El Sol hiri-birgaitzearen prozesuan nahasiak badaude
Sestaoko Udalak udal-aurrekontuan 52.000 euro gaitu ditu hiru udal-etxebizitza berritzeko. Gaur egun hutsak daude eta helburua bizigarritasun-baldintza ezin hobeetan uztea da.
Jarduera gauzatu ahal izateko, Udalbatza Osoak gaur 2020 ekitaldiko aurrekontuan kreditu-aldaketa onetsi du. Ildo horri eutsiz, 45.000 euro bideratu dira udal-etxebizitzak mantentze aldera eta 7.000 euro altzariak erosteko.
Berrituko diren hiru etxebizitzak Los Baños kalean daude. Lanak egiteko igeltserotza, iturgintza, elektrizitate eta pinturako enpresak kontratatu beharko dira eta, aldi berean, altzari berriak, batik bat sukaldea, erosiko dira.
Udalak higiezinak 2021. urtearen hasieran prest egotea espero du. Etxebizitzak Sestaoko familiei esleituko zaizkie, Txabarri-El Sol hiri-birgaitzearen prozesuan nahasiak badaude. Helburua eraikinen birgaitze-proiektu berriei bidea leuntzea da.
Sestaoko Udalak gaur egun gutxi gorabehera 180 udal-etxebizitza ditu.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























