SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/09/29

Udalak Birakari Sestaoko Erraldoien Elkartea kultur intereseko elkarte aitortu du

Erabaki horrek bere jardueraren ibilbidea goretsi eta lankidetza-hitzarmena sinatzeko ateak zabaltzen ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalbatza Osoak gaur, asteartean, otsailaren 29an, egindako bilkuran erabaki du “Birakari Sestaoko Erraldoien Elkartea” erraldoi eta buruhandien konpartsa udal-intereseko elkarte aitortzea talde politiko guztien aldeko botoarekin. Sestaoko Udaleko Kultura zinegotziak, Eduardo Abadek, bere burua zoriondu du “lortutako adostasunarengatik eta udal-gobernu honek biztanleekin egindako gobernu-planean hartutako konpromisoak betetzeagatik”.

Aitorpenak erakundearen ibilbide ederra goresten du eta beste urrats bat ematen da erakundearekin lankidetza-hitzarmena ardazteari begira. Modu horretan, eurek egindako kultur jarduerek estaldura juridiko zehatza izango dute.

Erraldoiak dantzatzeak Sestao udalerrian tradizio luzea du. Udala lau irudiren jabea da. Neskatila eta arrantzalea 1995. urtean erosi ziren eta 2009. urtean nekazaria eta meatzaria gehitu ziren. Horiek guztiak artisauek egin zituzten eta, beraz, ondare-balio handia dute. “Guk argi eta garbi kultura euskaldunaren aldeko apustu irmoa egin dugu. Ildo horri eutsiz, erraldoien sinbologia Sestaoko eta Ezkerraldeko tradizio eta historiaren barruan sartzen da. Izan ere, XIX. mende osoko eta XX. mendearen erdialdeko gizarte- eta ekoizpen-biziaren ohiko pertsonaiak irudikatzen dira”, baieztatu du Abadek.

2012. urtean eratu zenetik, Birakari elkartea lau erraldoiak dantzatzez arduratzen da. Ohitura honi esker, irudi bakoitzak irudikatzen duen pertsonaiaren bitartez Sestaoko historia eta eskualdekoa zabaltzen da. Udalerrian antolatzen diren jai-jarduera askotan parte hartzeaz gain, Birakari elkartea inguruko beste herri batzuetara joaten da irudiak dantzatzera.

Elkarteak egindako lan izugarria ikusita, eta bere jardueraren garrantzia kontuan hartuta, gaurtik aurrera Birakari elkartea udal-intereseko elkartetzat joko da.