SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/09/18

Udalak 38.000 euro inbertitu ditu Las Llanaseko kiroldegiko jokalekua konpontzeko

Barrutia larunbataz gero erabil daiteke

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestao Kirolak Udal Kirol Zerbitzuak Las Llanaseko kiroldegian kirol anitzeko pista berritzen amaitu du eta, horretarako, 38.000 euro inbertitu ditu.

Jokalekuak joan den udaberrian kalteak izan zituen, teilatuan itaxurra azaldu zelako. Hala, barrutiaren zati bat urpetu zen eta, albo batean, egurra altxa zen.

Ezbeharra konpontzeko, Sestao Kirolak Udal Zerbitzuak enpresa bat kontratatu du eta kaltetutako egurra aldatzez arduratu da, jokaleku guztia lixatu, marrak berriz margotu eta bernizaren azken geruza ematearekin batera.

Modu horretan, instalazioak berriz ere kirol-jardunerako baldintza ezin hobeetan daude. Eremu horretan zenbait ikastaro ematen dira eta aretoko futbol-taldeek nahiz saskibaloikoek entrenatu nahiz beren partidak jolasten dituzte. Halaber, partikularrek barrutia aloka dezakete, partidak jolastu ahal izateko.