SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/09/09

Udalak ikastetxeekin batera koordinatuko du ikasturte hasiera

Udalak ikastetxe barru eta kanpoko garbiketa lanak egoera berriaren beharretara egokituko ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udala etengabe ari da ikastetxeetako zuzendaritzekin harremanetan, joan den abuztutik aurrera, 2020-2021 ikasturtearen hasiera koordinatzeko eta ezarritako garbiketa- eta segurtasun-protokolo guztiekin egin dadin.

Udalak dena dauka prest udalerriko lau ikastetxeetan garbiketa bermatu ahal izateko. Albiz, Kueto, Markonzaga eta Vista Alegre. Horretarako bilerak egin dira ikastetxeak garbitzen dituen enpresarekin, ohiko garbiketa lanak aldatu eta Covid-19aren aurkako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gomendioetara egokitzeko.

Jarduketa protokolo honek gomendatzen duenez, komunak gutxienez ere egunean hiru aldiz garbitu behar dira eskola orduetan, baita ere ateetako heldulekuak, pasabideak eta ikasleek erabiltzen dituzten bestelako toki komunak. Lan horiek osatzeko, egun bakoitzaren amaieran ikasgelen garbiketa orokorra egingo da.

Udal Garbiketa Zerbitzuak indartu egingo du ikastetxeen inguruen garbiketa, goizez eta arratsaldez garbituz, eta patioak astean behin. Ikastetxeen barruko aldean kokatutako zibuak hamabostean behin desinfektatuko dira.

Ikasturtearen lehenengo asteetan, eta Udaltzaingoa bertan agertzea eskatzen duten emergentzia egoerarik ez dagoenean behintzat, Udaltzainak ikastetxeen kanpo aldean egongo dira ikasleak ikastetxera sartzen laguntzeko eta neurri higieniko-sanitarioak betetzen direla zaintzeko.

Azkenik, hurrengo asteetan amaitu egingo dira udan zehar kontratatutako mantentze-lanak, gaur egun oraindik bukatu gabeak. Dagoeneko amaitu dira paretak eta sabaiak pintatzeko lanak, baina ateak, leihoak eta argiak aldatzea falta da oraindik ikastetxeren batean, eta eskola-ordutegiz kanpo egingo dira, eragozpenik ez eragitearren.