Prentsa Aretoa
2020/07/01
Sestaok 5.000 bono aterako ditu saltoki txikiei laguntzeko
Sestao Bonoa kanpaina berria uztailaren 10ean hasi eta abuztuaren 10era arte luzatuko da
Merkatarien Elkarteak eta Udalak Sestao Bonoaren edizio berria abian jarriko dute tokiko saltokietan kontsumoa sustatzeko eta Covid-19agatik itxi behar izan dituzten establezimenduek izandako kalteak arintzeko.
Guztira 15 euroko 5.000 bono jarriko dira salgai, bezeroak 10 euro ordainduko ditu eta Udalak gainerako bost euroak, eta era horretan kontsumitzaileak %33ko deskontua izango du.
Edizio honetan kanpainak aldaketa garrantzitsu bat izango du, izan ere aurrekoetan bonoak banketxeetan erosi behar izan dira baina oraingo honetan bezeroek kanpainari atxikita dauden saltokietan izango dituzte eskura. Gehienez ere 3 bono jaso ahal izango dira pertsonako eta establezimenduko. Kanpaina uztailaren 10ean hasi eta abuztuaren 10era arte luzatuko da.
Udalak 25.000 euro jarriko ditu sektorean 75.000 euroko eragin ekonomikoa izango duen kanpaina honetan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14