SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/07/01

Gaztelekuk eta Gazteen Informazio Zentroak jarduerari berrekingo diote gaur, asteazkena, uztailak 1

Bi zerbitzuek zenbait arau hartu dituzte osasun agintariek ezarritako prebentzio eta segurtasun neurriak uneoro betetzen direla ziurtatzeko

rss Ezagutzera eman
Gaztelekuk eta Gazteen Informazio Zentroak jarduerari berrekingo diote gaur, asteazkena, uztailak 1

ARGAZKIA JAITSI

Gaztelekuk eta Gazteen Informazio Zentroak berriro irekiko dituzte ateak, gaur, asteazkena, uztailak 1, Alarma Egoera dela eta pasa den martxoaren erdi aldetik itxita egon ondoren.
 
Bi zerbitzuek zenbait arau hartu dituzte osasun agintariek ezarritako prebentzio eta segurtasun neurriak uneoro betetzen direla ziurtatzeko. Jende kopurua ahalmen osoaren %60ra mugatuko da, sarreran tenperatura hartuko da, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da, eskuak garbitzeko gel hidro-alkoholikoa egongo da eta komunak itxita egongo dira.
 
Gazteen Informazio Zentroaren ordutegia 10:30etik 14:00etara izango da eta Gazteleku arratsaldeetan egongo da irekita 17:00etatik 20:00etara. 
 
Uztailerako Gaztelekuk ekintzen programa bat antolatu du, zortzi film proiektatuko ditu eta Nintendo Swich, Play Station eta Ping-Pong txapelketak egongo dira.
 
Gazteen Informazio Zentroak, bere aldetik, sexologia eta psikologia aholkularitzarekin jarraituko du eta laugarren Sexu Hezkuntzari buruzko udako ikastaroa emango du.