SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/06/30

Udal Liburutegia, bihar asteazkena, uztailak 1, irekiko da berriro

Denbora gutxi barru moketa kendu eta sistema elektrikoa berritzeko egingo den obra dela eta, erabiltzaileek ezin izango dute instalazioetan sartu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udal Liburutegiak, asteazkenetik, uztailak 1, aurrera liburuen prestamo eta itzultze zerbitzua eskatzeko aukera emango du. 
 
Denbora gutxi barru moketa kendu eta sistema elektrikoa berritzeko egingo den obra dela eta, erabiltzaileek ezin izango dute instalazioetan sartu. Horren ordez, sarreran mostradore bat jarriko da eta liburuak bertan utzi eta  jasoko dira.  
 
Liburu baten prestamoa eskatu nahi duten erabiltzaileek bi era izango dute hori egiteko, 688 78 17 74 Whatsapp-era mezua bidalita edo email bat idatzita liburutegiak@sestao.eus helbidera. 
 
Liburuak bueltatzeko nahikoa da Liburutegira joatea eta bertako langileei ematea. Alarma Egoera baino lehen prestatutako liburuak itzultzeko epea irailaren 30era arte luzatu da.
 
Liburutegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da 8:00etatik 13:45era.
 
Ikasketa gelak eta ordenagailu gelak mementoz itxita egongo dira, obrak irauten duen bitartean 30.000 aletik gora beste leku batera aldatu behar direlako. Hobekuntza hau 2020ko aurrekontuetan jaso zen, bai erabiltzaileek eta bai langileek egindako ezinbesteko eskaera moduan.