SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/06/18

Las Llanas futbol-zelaiko preferenteko komunak eraberritzea amaitu da

Udalak 78.000 euroko inbertsioa egin du

rss Ezagutzera eman
Las Llanas futbol-zelaiko preferenteko komunak eraberritzea amaitu da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Las Llanas futbol-zelaian preferenteko harmailetan dauden komunak eraberritzeko egiten ari zen lanak amaitu ditu.

Obrak pasa den urtarrilaren 8an hasi ziren eta hiru asteko egikaritze epea, baina martxoan Alarma Egoera deklaratu eta etenda geratu ziren eta horrek obrak ekainaren 11ra arte atzeratzea ekarri du.

Proiektuarekin hiru komun egin dira, bat gizonentzat, beste bat emakumeentzat eta hirugarren bat, mistoa, ezgaituentzat. Emakumeen komunak hiru komunontzi kabina ditu eta lau konketako bateria. Gizonen komunak sei pixontzi ditu, haurren garaierara egokitutako bi pixontzi, bi komunontzi kabina eta hiru konketako bateria. Azkenik, mugikortasun urritua duten pertsonentzat egokitutako konketa bat eta pixontzi bat ditu.

Obra probestuz, materiala gordetzeko biltegi txiki bat egin da.

Obra hauek 78.000 euroko kostua izan dute.